"Bandhak" yogan: itxitura muskular eta energetikoak

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2021-06-27 12:35

hauzerda@hotmail.com 1628760367900

Namaste.

"Bandha"-k yogan, zer dira?

Sanskritozko bandha hitzak giltzarrapo, itxitura, zigilu edo giltza esan nahi du eta gorputzeko eremu batzuetan ematen den itxitura muskularra eta energetikoa adierazten du.

Bandhak nahigabe, espontaneoki gertatzen diren kontrakzio edo uzkurdura muskularrak dira, gure gorputzeko eremu jakin batzuetan gertatzen direnak bizkarrezurra lerrokatuta eta geldirik dagoenean.

Itxitura hauek prana edo bizi-indarraren galera ekiditen dute. Prana bideratu egiten dute alferrik gal ez dadin.

Gorputzari egonkortasuna eta indarra eman eta bizkarrezurrari lerrokadura egokia izaten laguntzen diote.

Yogako asanak praktikatzen hasten zarenean nahiko lan izaten duzu asana gutxi gorabehera mantentzearekin. Hasieran bandhak ez dituzu nabaritu ere egingo. Praktikarekin eta gure gorputzaren kontzientzia haundiagoa hartzen dugun heinean argi eta garbi sentituko dugu nola aktibatzen diren espontaneoki.

Yoga eskola batzuk diotenez (Sadhana, esate baterako) bandhak ez dira borondatez bilatu behar, hau da, gure praktikan espontaneoki lortuko ditugu egoera mesedegarria denean. Gainera, bandhak tentsio gehiegirekin bilatzea kaltegarria litzateke.

Beste yoga eskola batzuek berriz (Asthanga yogako serieetan esate baterako) asana praktika osoan zehar mantentzen dituzte  Mula-bandha eta Uddiyana-bandha. 

"Gheranda Samhita" liburuan bandhak mudrak bezala sailkatzen dira, hau da, gorputzeko posizio bat bezala. "Hatha Pradipika" liburuan berriz, mudrak alde batetik doaz eta bandhak beste talde bat osatzen dute.

Hauetxek dira 3 bandha nagusiak:

- Mula-bandha: sakroa eta lunbarrak egonkortzen ditu zoru pelbikoa goruntz eta barneruntz eramanez.

- Uddiyana-bandha: dortsaletako ornohezurrak egonkortzen ditu, diafragma zurrupatuz, sabela barruraka erakarriz, birikak igoarazteko.

- Jalandhara-bandha: zerbikaletako ornohezurrak egonkortzen ditu, glotisaren itxitura eraginez, eztarriaren parean.

3 bandhak batera eginda Maha-mudra lortzen dugu.

 

Hurrena banan banan aztertuko ditugu.

 

Bibliografia:

- Sadhana yoga eskolako apunteak

- asthangasantafe.wixsite.com/yogasantafe/bandhas

- makarandayogaonline.com/vinyasa-yoga/mula-bandha

- ghoshyoga.org (marrazkia web orri honetatik hartu dugu. Eskerrik asko!)

 

Om shanti shanti shanti

 


Utzi iruzkina: