"Bandhak" yogan: Jalandhara bandha (eztarriko giltza)

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2022-01-22 19:28

Namaste.

Aurreko batean esanda bezala bandhak itxitura muskularrak dira, prana edo bizi-indarra eremu batean mantentzeko egiten direnak eta, kasu honetan, Jalandhara bandha eztarriko itxitura edo giltza da. Glotisa ixten dugu, horrela arnas-hodia ixten dugu eta arnasketari bidea oztopatzen diogu.

Lepoaren atzeko aldea luzatuta eta kokotza bular-hezur aldera jeitsita egiten da.

Birikak erabat beteta ditugunean edo hustu ditugunean aplikatzen da, pranayama ariketatan batez ere. 

Birikei bere osotasunean irikitzeko aukera ematen die itxitura honek.

Eztarriko itxitura hau, era berean, Vishudda txakran egiten dugun itxitura energetikoa ere bada.

Izenaren esanahiari erreparatzen badiogu, "jalan"-ek sarea esan nahi du eta "dharan"-ek fluxu edo jarioa. Energia jarioen sarea izango litzateke euskaraz, energia fluxuen sarea.

BANDHARA IRISTEKO JARRAIBIDEAK

  • Eserita jarri, meditazio jarreran, ahal dela belaunak zabalduta eta lurrean daudela. Eskuak belaunetan pausatuta.
  • Arnasaldi batzuk egin lasai. 
  • Arnasa sakon hartu eta eutsi, listua irentsi (horrela glotisa itxiko dugu), kokotza lepoaldera eramango dugu (ez da burua erortzen uztea, baizik eta kokotza bular-hezurrera eramatea) eta bular-hezurra altxatuko dugu pittin bat.
  • Ukalondoak luzatu eta eskuekin belaunetan bultzatu, birikei haien gehienezko neurria hartzen uzteko. Sentitu toraxa erabat zabalduta.
  • Segundu batzuetan arnasari eutsi, eroso gauden bitartean.
  • Jarreratik ateratzeko kokotza altxatu, glotisa iriki, arnas pittin bat hartu eta ondoren arnasa bota.
  • Errepikapen batzuk egin ( 3rekin hasi eta eroso sentitzen garen heinean gehituz joan).

ONURAK

  • Bizkarrezurra tentetzen laguntzen du.
  • Lepoko muskuloak tonifikatzen ditu.
  • Birikak eta bularraldea erabat zabaltzen laguntzen du arnasketari eusten diogunean.
  • Odolaren zirkulazioa hobetzen du bularralde, eztarri eta buruan.
  • Arnasketa mantsotzen du eta beraz, erlaxagarria da.
  • Tiroidesa orekatu dezake (eztarrian egindako presioagatik) eta horrela metabolismoa erregulatzen du.
  • Vishudda txakra aktibatzen du.

KONTUZ

  • Bihotzeko arazoak badituzu.
  • Bihotzeko arazoak badituzu
  • Eztarria urratua badaukazu.
  • Tiroidesarekin arazoak badituzu.
  • Tentsio arterial altua baduzu.
  • Bertigoak badituzu.
  • Jalandhara bandha askatu baino lehen ez hartu edo bota arnasarik.

 

Om shanti shanti shanti


Utzi iruzkina: