Kategoria: Bandhak
Namaste. Aurreko batean esanda bezala bandhak itxitura muskularrak dira, prana edo bizi-indarra eremu batean mantentzeko egiten direnak eta, kasu honetan, Jalandhara bandha eztarriko itxitura edo giltza da. Glotisa ixten dugu, horrela arnas-hodia ixten dugu eta arnasketari bidea oztopatzen diogu. Lepoaren atzeko aldea luzatuta eta kokotza bular-hezur aldera jeitsita egiten da. Birikak erabat beteta ditugunean edo hustu ditugunean aplikatzen da, pranayama ariketatan batez ere. Birikei bere osotasunean irikitzeko aukera ematen die itxitura honek. Eztarriko itxitura hau, era berean,...
Namaste. Uddiyana Bandha sabelean egiten den uzkurdura muskular bat da, oso indartsua eta ikusgarria. Aurreko atal batean esan genuen bezala gorputzaren indarra edo prana bideratzeko erabiltzen dira bandha izeneko uzkurdura hauek. Uddiyana Bandhak "goruntz hegan egin" esan nahi du. Txilborraren azpikaldean hasten da aktibatzen eta urdaila, hesteak, diafragma eta baita urin gastrikoak ere mugitzen ditu. Sabela bizkarrezurraren aldera eramaten du eta goruntz igotzen du. Bizkarrezurraren lerrokadura egokia lortzen du. Lunbar eta dortsaletako ornohezurrak egonkortzen ditu, sabela barruraka ...