Ramiro Calle-ren Fakirra
Namaste.
Gaur liburu batekin gatoz: "El Faquir" Ramiro Callerena. Liburu oso interesgarria da Indiako filosofia ezagutzeko. Europako gizon bat Indiara doa barne pakearen bila eta han gertatzen zaizkionak eta ezagutzen dituen pertsonei buruzkoa da liburua. Hemen bi pasarte jarriko ditugu adibide gixa:
"Suresh fakirrak dio:
- Bizitza alanbre bat da, gutxi gorabehera 60 edo 70 urteko luzera duen alanbre bat. Funanbulo trebea izan behar da bizitzaren alanbrean... Alanbrea bukatzen denean bizitza ere bai... Funanbuloak alanbrearen gainean oinez arreta osoz eta momentuoro oreka mantentzen duen bezalaxe ibili behar da bizitzan... Badago zerbait oso goiz ikasi nuena: ezin gara galdu, ez kexatan, ez suposizioetan, ez zergatietan ez eta zertarakoetan ere. Alanbre gainean pentsakizun horietan galtzen bazara, galduta zaude: eta alanbre gainean bezala bizitzan."
"Sri jakintsuak dio:
- Energia mugimenduan dabil, etengabe olatuak sortzen dituen itsaso bat bezala. Olatu horiek sentitu egiten duten izakiak dira. Gu. Energiak bete egiten gaitu eta hustu egiten gaitu, baina benetan gu gara energia, eta itxuraz bakarrik betetzen eta husten gaitu. Energia horri gure baitan aske ibiltzen utzi behar diogu eta batez ere energia hori, bideratzen ikasi behar dugu eta ez zatikatzen. Horretarako ezinbesteko bi herraminta ditugu: gorputza eta gogoa. Energia horretan oinarri hartzen dakienak hedatu egingo da eta ez uzkurtu; eta enkistatu beharrean momentu bakoitza bizitasun haundiz bizituko du. ...
Gure adimen arruntak ez du pakerik nahi. Pentsamenak, bere irentsi nahi horretan murgilduta, ez du geldirik egon nahi. Adimenaren atzean dagoen harexek soilik eskuratu diezaguke patxada pixka bat. Bila jarduten duenak beste dimentsio zabalago baten dizdira txiki bat ikusten duenean, orduan, pake horren irrika izango du. Pertsona gutxik dute barneko pakea jomuga nagusi gixa. Gehienak beraien kezka eta arduratan burubelarri sartuta dabiltza eta ez dute azaleko adimena baino sakonago miatzen.
- Eta zein bizi da adimenaren atzean?
- Galdera ona da hori. Pentsamentuaren atzean, bere iturri edo jatorrian, izatearen sentsazio aratza dago. Ez dut esan nahi hau edo hori izatearen sentsazioa, izatearen kontzientzia garbia baizik."
"El Faquir" Ramiro A. Calle. Editorial Espiritualidad.
Ramiro Antonio Calle (Madrid, 1943) yoga irakasle eta idazlea da. 1971. urtetik Shadak yoga eskola zuzentzen du. 100 bidai baino gehiago egin ditu Indiara eta bertako filosofia eta espiritualitateari buruzko liburu asko dauzka idatzita.
Om shanti shanti shanti
Iruzkinak
Utzi iruzkina: