NAMASTE Asia hegoaldeko kultura askotan erabiltzen den eta sanskrito hizkuntzan jatorria duen hitz bat da. Agurtzeko erabiltzen da eta baita ere, eskatzeko, eskerrak emateko edo errespetua adierazteko. Normalean, esaten den bitartean bi esku-ahurrak jartzen dira elkartuta bihotzaren parean eta burua pixka bat makurtzen da. Eskuen jarrera honek Anjali Mudra izena du (batzutan Atmanjali Mudra). Yoga saioetan oso ohikoa da agur moduan. Hitz honek bi erro ditu: - namas: begirune, gurtza, mirespen esan nahi du. - te: zu, zuri esan nahi du. Literalki, namaste hitzak "zure aurrean maku...
Namaste. Yogan hasten garenean asanarekin hasten gara eta segituan gehitzen diogu pranayama. Horrela, asana arnasketa kontzientearekin uztartzen dugu. "Pranayama" hitzak arnasketa kontzientea (horretan pentsatzen egiten duguna) edo arnasketaren kontrola esan nahi du. Pranayama ariketa ezberdinak daude, gehienak arnasa-botatzea luzatzeko erabiltzen direnak. Pranayama ariketa ezberdinak azalduko ditugu aurrerago: Ujjayi, Kapalabhati, Bhastrika, Anuloma-Viloma edo Nadi Shodana,... baina gaur arnasketa osoaz hitzegingo dugu. Arnasketa osoa birikak ondo betez egiten dena da, birikak puxika p...
Namaste. Gehienok asana edo gorputz jarrerak eginez hurbildu gara yogara eta asanarekin hasiko gara hemen ere yogaren baliabideak azaltzen. Lehenengo begiratuan esan dezagun asanak gorputza osasuntsu mantentzeko balio dutela. Tolestaketa, estutze eta luzaketa ezberdinek gure gorputzeko artikulazio eta organu ezberdinetan eragiteko asmatuta daude; bertako odola zirkulatzen jartzen dute odol berri garbia iritsi dadin. Denbora pixka batean eroso mantendu dezakegun gorputz jarrera bat da asana. Erosoegi egotearen eta gehiegizko esfortzua egitearen oreka bilatu behar dugu asana bakoitzean. La...
Namaste. Yoga Indiatik iritsi zen antzinako jakintza bat da. Zeure burua eta, era berean, zeure ingurunea hobeto ezagutzeko herramintak eskeintzen dizkizun disziplina bat da. Hinduismoak dauzkan 6 "darshana" edo mundu-ikuskeratako bat da. Indian ez da jende gehienak jarraitzen duena baina mendebaldeko gizarteetan ezagunena da. "Yoga" hitza sanskrito hizkuntzatik dator eta "lotura, uztarketa, bategitea" esan nahi du. Gure esentziarekiko bategitea litzateke. Yoga egoera bat da eta egoera horretara iristeko bidea. Denok sentitu izan dugu batzutan gure inguruan dena gaizki balihoa bezala bai...
Kaixo, namaste, yogari buruz idatziko dut. Yogari buruz dakidana eta ikasten ari naizena ordenatzeko eta sakontzeko modu bat da hau. Gainera, hemen idatzita, beste edozeinentzat baliagarri izan daitekeena denon eskura jartzen dut. Yoga probatu nuenetik onurak besterik ez dizkit ekarri eta horregatik jarri nahi ditut idatzita euskaraz aspaldiko jakintza honek irakasten dizkigunak. Garrantzitsua da azpimarratzea yoga praktikatu egin behar dela bere onurak ezagutu ahal izateko. Yogari buruz irakurtzeak bakarrik ez du askorik balio. Yoga era askotara egin daiteke. Yoga egiteak ez du esan nah...