Urdhva Hastasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2019-05-14 09:36

Namaste.

Asana honetan gorputza luzera osoan luzatzen dugu. Izenaren esanahia "eskuak goian dauzkagun gorputz jarrera" da.

Hasta: eskua.

Urdhva: goian, gora.

ASANARA IRISTEKO JARRAIBIDEAK

  • Tadasanan hasita, arnasa hartuz besoak altxatzen hasiko gara, besoak zuzen eta esku-ahurrak bata besteari begira daudela.
  • Arnasa hartzen pasatzen dugun denbora tarte berdinean igoko ditugu besoak.
  • Sorbaldak lasai eta behean mantenduko ditugu, jarri arreta ea gehiegizko tentsioarekin gelditu diren igota. Hala bada sorbaldak jaitsi besoak goian mantenduta.
  • Arnasa botaz besoak jaitsi. Arnasa botatzen pasatzen dugun denbora tarte berdinean jaitsiko ditugu besoak.
  • 3-4 aldiz errepikatu eta ondoren besoak goien daudela 3-4 arnasketaz mantendu goian.

ALDAERAK

  1. Besoak banaka igo eta jaitsi ditzakegu, txandatuz.
  2. Bi besoak goien daudenean esku-ahurrak elkartu ditzakegu.
  3. Aurreko mugimenduari beste bat gehitu diezaiokegu eta burua pixka bat atzera bota eskueri begira jarriz.
  4. 2. aldaerari jarraituz behatzak elkargurutzatu eta esku-ahurrak goruntz begira jarriko ditugu besoak luzatuz. Arnasa botaz behatzak askatu eta besoak jaitsi.
  5. Esku-ahurrak goruntz daudela, arnasa botaz eskuak lotuta jarraitzen dutelarik lepo aldera jaitsi buruaren atzekaldetik. 3-4 aldiz errepikatu mugimendu hau.
  6. Hasieran azaldu dugun Urdhva Hastasana egiten arnasa hartzen dugunean besoak igo eta hanka puntetara ere igo. Arnasa botaz besoak eta orpoak jaitsi. Aldaera honetan oreka gehiago landuko dugu.

ONURAK

  • Sahietsarteko muskuluak luzatzen ditugu eta arnasketari toki haundiagoa uzten diogu.
  • Bizkarhezurra luzatzen dugu eta eskapula-uztaia indartzen dugu.
  • Odol zirkulazioa suspertzen dugu (besoak gora jartzen ditugun asana guztietan bezala).

Eskerrik asko Reme!

Om shanti shanti shanti

 


Utzi iruzkina: