Namaste. Gaurkoan Nidra yogari buruzko datu teoriko batzuk aipatuko ditugu, aurreko testuaren osagarri. "Esna gaudenean dugun kontzientzia arrunta, kontzientzia mota bat besterik ez da, beste kontzientzia mota batzuengandik geruza fin batek ezberdintzen duena. Bizitza guztia pasatu dezakegu beste kontzientzia moten existentzia ezagutu gabe, baina pizgarri batekin bere irekitasun osoan agertuko dira." William James. KONTZIENTZIA EGOERA EZBERDINAK Psikologia eskola batzuen arabera adimenak 3 dimentsio ditu: kontzientzia, subkontzientzia eta inkontzientzia. Yogaren ikuspegitik abiatuta ("...
Namaste. Nidra yogari buruz arituko gara gaur. Nidra yoga, loaren yoga bezala itzuli dezakegu. Loa naturaren indar misteriotsu bat da, inork ihesi egin ezin diona. Indian Nidra Shakti deitzen diote indar horri, loaren indarraren jainkosa. 20-25 urte inguru pasatzen ditugu gure bizitzan lotan eta horietatik 4 ametsetan. Beraz, egoera hori pixka bat aztertzeak merezi du. Nidra yogak eskeintzen diguna edozein kontzientzia egoera kontzienteki behatzeko aukera da. NIDRA YOGA ZER DA? Nidra yoga lo geratzearen prozesuari buruzko meditazio bat da. Erlajazio sakona lortzeko metodo bat ...
Namaste. Oñatin bizi den lagun on batek hitzegin zidan lehenbizikoz bhavanaz. Eskerrik asko Amaia ;-) Beraien yoga-eskolan egunero bhavana praktika txiki bat egiteko testu eder bat dute: "Maitasunez pentsatzen dut, gauza eta izaki oro Izpiritu Unibertsalaren baitatik sortuak izan direla eta honek, dena uztartuz, dena eusten duela hurrenkera konstate batean eta betiereko Bizitzan. Horregatik, izaki guztiak, nola haundienak hala txikienak, Bizitza berberean parte hartzen dute, Gorputz Kosmiko bakarra osatuz." Metta Bhavana praktika budista bat da. "Baldin...
Namaste. "Bizitza lorategi bat bezalakoa da. Loreak zimeldu eta hostoak hil egiten dira. Hondar horiek baztertzen baditugu soilik, jasoko dugu erabat lore eta hosto berrien edertasuna. Era berean baztertu behar ditugu gure izpiritutik iraganeko esperientzia txar eta ilunak. Bizitzea ahazteaz gogoratzea da. Barkatu ezazu barkatu beharrekoa. Ahaztu ezazu ahaztu beharrekoa. Besarkatu ezazu bizitza kemen berriarekin... Bizitzaren une bakoitza begirada berri batekin hartu beharko genuke, iriki berria den lore bat bezala." Mata Amritanandamayi Om shanti shanti shanti
Namaste. Azken hilabeteetan idatzitako ataletan erabilitako sanskritozko hitzak bildu ditugu hemen: ADHO: beherantz (adib. Adho Mukha Svanasana). AHIMSA: izaki bizidun guztiekiko begirunea. "Yama" bat da. AJNA: igarri eta jakin. 6. txakraren izena da. ANAHATA: aldatzen ez den hotsa. 4. txakraren izena da. ANGA: zati, adar. (adib. Ashtanga yoga). ANJALI: eskeintza (adib. Anjali Mudra). APARIGRAHA: nahikoa zenbat den jakin eta onartzeko gaitasuna. "Yama" bat da. ASANA: gorputz jarrera. Ariketa fisikoen jarduna. Patanjali-k definitzen duen yogaren 8 pausoetako bidean 3.na. ASHTANGA: ...
Namaste. Gaurko honekin Patanjaliren yoga sutren 2. kapituloarekin bukatzen dugu. T.K.V. Desikachar-en liburutik egindako itzulpena da. II. 46.: Gorputz jarrera bat asana izateko bi jarrera hauekin egin behar da: erne eta lasai. (Esfortzu bat eskatuko digu eta beraz, erne egongo gara asanak behar dituen ezaugarriak betetzeko baina ez da inoiz gainesfortzurik izango, lasai egoteko moduko lana izango da.) II.47.: Bi jarrera horiek betetzeko, asana ezberdinekin gorputzak eta arnasketak nola erreakzionatzen duten behatu behar dugu. Erreakzio horiek ezagutzen ditugun momentutik aurrera kont...
Namaste. Yama eta Niyamekin jarraitzen dugu, D.K.V. Desikachar-en yoga sutren bertsiotik: II.35.: Besteekiko zenbat eta zentzudunago jokatu, hainbat eta gehiago suspertuko dira sentimentu lagunkoiak gure ingurukoen artean. II.36.: Komunikazio egokian maila altua erakusten duenak ez du hutsegingo bere ekintzetan. (Satya. Komunikazio zintzoa, sentsibilitatez betea, besteei minik ematen ez diona, gezurrik gabekoa eta behar duen hausnarketaz hornitutakoa egiteko gaitasuna duen pertsona izakera landukoa izango da.) II.37.: Besteenak diren gauzei irrikarik gabe begiratzen dion pertsona hori ...
Namaste. II.26.: Funtsean, argitasun gehiago izatera bideratu behar dira baliabideak, hautemana denaren ezaugarri aldagarrien eta hautematen duenaren kualitate egonkorraren arteko ezberdintasuna argi gera dadin. (Beste hitz batzuetan esanda "prakriti" eta "purusha"-ren artean ezberdintzea litzateke.) II.27.: Argitasunaren lorpena pixkanakako prozesu bat da. (Lehenengo pausoa, gure adimenaren zenbait jokabidek ondorio mingarriak sortzen dituztela jabetzean datza. Jokabide hauek ez baditugu geldiarazten atzerabueltarik ez dagoen puntu batetara iritsi gaitezke.) II.28.: Yogaren osagai des...
Namaste. Aurreko batean esanda bezala bandhak itxitura muskularrak dira, prana edo bizi-indarra eremu batean mantentzeko egiten direnak eta, kasu honetan, Jalandhara bandha eztarriko itxitura edo giltza da. Glotisa ixten dugu, horrela arnas-hodia ixten dugu eta arnasketari bidea oztopatzen diogu. Lepoaren atzeko aldea luzatuta eta kokotza bular-hezur aldera jeitsita egiten da. Birikak erabat beteta ditugunean edo hustu ditugunean aplikatzen da, pranayama ariketatan batez ere. Birikei bere osotasunean irikitzeko aukera ematen die itxitura honek. Eztarriko itxitura hau, era berean,...