Sanskrito-Euskara hiztegi txikia (1)
Namaste.
Azken hilabeteetan idatzitako ataletan erabilitako sanskritozko hitzak bildu ditugu hemen:
ADHO: beherantz (adib. Adho Mukha Svanasana).
AHIMSA: izaki bizidun guztiekiko begirunea. "Yama" bat da.
AJNA: igarri eta jakin. 6. txakraren izena da.
ANAHATA: aldatzen ez den hotsa. 4. txakraren izena da.
ANGA: zati, adar. (adib. Ashtanga yoga).
ANJALI: eskeintza (adib. Anjali Mudra).
APARIGRAHA: nahikoa zenbat den jakin eta onartzeko gaitasuna. "Yama" bat da.
ASANA: gorputz jarrera. Ariketa fisikoen jarduna. Patanjali-k definitzen duen yogaren 8 pausoetako bidean 3.na.
ASHTANGA: 8 adar, 8 osagai. (adib. Ashtanga Yoga).
ASTEYA: gurea ez den horrekiko irrika menpean izateko gaitasuna. "Yama" bat da.
ATMAN: norbanakoaren izpiritu edo kontzientzia.
BANDHA: itxitura muskularra. Euste, euskailu, lotura. (Mulabandha, Uddiyana bandha, Jalandhara bandha).
BHAGAVAD GITA: literalki "Jaunaren abestia" (Hinduismoaren liburu garrantzitsua).
BHAKTI: debozioa (ikus bedi "Bhakti yoga").
BHUJANGA: sugea, kobra (adib. Bhujangasana).
BRAHMACARYA: gure ekintza guztietan neurriz jokatzeko gaitasuna. "Yama" bat da.
BRAHMAN: izpiritu unibertsala eta sorrera ororen iturburua.
CHAKRA: kurpila, energia zurrunbiloa.
CHANDRA: ilargia (adib. Chandrasana).
DARSHANA: ikuskera. Bizi ikuskera. Yoga, Indiako 6 "darshana"-tako bat da.
DANDA: bastoia, makulua (adib. Dandasna).
DHARANA: adimena nahierara bideratzeko gaitasuna. Patanjali-k definitzen duen yogaren 8 pausoetako bidean 6.na.
DHYANA: ulertu nahi dugun horrekin harremanak garatzeko gaitasuna. Patanjali-k definitzen duen yogaren 8 pausoetako bidean 7.na.
DWI: bi (adib. Dwipadha Phitam asana).
HASTA: eskua (adib. Urdhva Hastasana).
HATHA: literalki, kementsu, indartsu. Indarra, seta, burugogorkeria. Sinbolikoki, eguzki/ilargi binomioa adierazten du.
ISVARA PRANIDANA: gure gaineko adimen batenganako gurtza. Niyama-tako bat da.
JANU: belauna (adib. Janu Sirsasana).
JNANA: jakinduria (ikus bedi "Jnana yoga").
KAPOTA: usoa.
KARMA: ekintza (ikus bedi "Karma yoga").
MANIPURA: harri bitxien hiria. 3. txakraren izena da.
MANTRA: literalki, pentsamentu edo gogoeta esan nahi du. Errepikatzen den silaba, hitz edo esaldi multzo bati esaten zaio.
MUDRA: keinua, zigilua.
MUKHA: aurpegia (Gomukhasana).
MULADHARA: sustraia. 1. txakra nagusiaren izena da.
NADI: gure gorputzeko energia-bideak, kanalak.
NAMAS: begirune, gurtza, miresmen (Namaste, Namarkar: agurra).
NIYAMA: gure buruarekiko ditugun jarrerak. Patanajali-k definintzen duen yogaren 8 pausoetako bidean 2.na.
PADA: oina, hanka.
PRADIPIKA: argi asko ematen duen lanpara (ikus Hatha Yoga Pradipika).
PRANA: bizi-indarra. Arnasketa ariketen bitartez lortu dezakegu, adibidez.
PRANAYAMA: arnasketa ariketen iharduera. Patanjali-k definitzen duen yogaren 8 pausoetako bidean 4.na.
PRATYAHARA: zentzumenen eustea. Patanjali-k definitzen duen yogaren 8 pausoetako bidean 5.na.
PRVRITTA: tortsioan (asanen izenetan agertzen da).
RAJA: erregeena, erreala. Ikus bedi Raja Yoga.
SADHANA: helburu espiritual bat lortzeko egindako lana, praktika edo esfortzua.
SAHASRARA: mila lore-hosto dituen loto-lorea. 7. txakraren izena da.
SALABA: kilkerra.
SAMA: berdin, pareko, orekatu.
SAMADHI: ulertu nahi dugun horrekiko erabateko uztartzea. Patanjali-k definitzen duen yogaren 8 pausoetako bidean 8.na.
SAMHITA: bilduma (ikus bedi Geranda Samhita).
SATYA: hitz, idatzi, keinu edo ekintza bidezko komunikazio egokia. "Yama" bat da.
SAMASTHITI: egonaldi orekatua. Asana baten izena da.
SANTOSHA: asegarritasuna. Daukagunarekin edo ez daukagunarekin pozik egoteko gaitasuna. Niyama-tako bat da.
SARVA: osoa (Sarvangasana).
SAUCHA: garbitasuna (Niyama bat da).
SETU: zubia.
SHANTI: pakea.
SIRSA: burua.
SODHANA: garbiketa (ikus bedi Nadi Sodhana pranayama).
STHITI: egonaldia, iraunkortasuna.
SURYA: eguzkia.
SUTRA: estrofa, ahapaldi.
SVADISTHANA: batasun edo uztartze gunea. 2. txakraren izena da.
SVADYAYA: etengabeko ikasketa eta ikasitakoaren berrikusketa guregan. Niyama-tako bat da.
SVANA: txakurra (Adho Mukha Svanasana)
TADASANA: mendiaren asana.
TAPAH: praktika, lana edo ariketak egiteko gaitasuna. Niyama-tako bat da.
UPANISHAD: literalki "ondokoa baino beherago jarrita, errespetuz entzun". K.a. 600-200 urte artean idatzitako 150 testu edo liburu dira.
URDHVA: gora, goian (asanen izenetan erabiltzen da).
USTRA: gamelua (Ustrasana).
UTTHITA: erabat luzatuta (asanen izenetan erabiltzen da).
VEDA: literalki "jakintza". Indiako libururik zaharrenei esaten zaie: 4 liburu dira. K.a. 1500-800 urte bitartekoak.
VISHUDDHA: garbitua izan dena. 5. txakraren izena da.
YAMA: gure ingurunearekiko ditugun jokabideak. Patanjali-k definitzen duen yogaren 8 pausoetako bidean lehena.
YOGA: bategitea, uztarketa, lotura.
Om shanti shanti shanti
Iruzkinak
Utzi iruzkina: