Janu Sirsasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2022-01-13 12:16

hauzerda@hotmail.com 1646211311267

Namaste.

Burua belaunerantz doan gorputz jarrera esan nahi du Janu Sirsasanak. Janu - belauna eta Sirsa - burua dira. Eserita egiten den flexiozko asana bat da.

ASANARA IRISTEKO JARRAIBIDEAK

  • Dandasanan eserita jarri (Ikus "Dandasana" atala)
  • Hanka bat tolestu (ezkerrekoa adibidez) eta orpoa beste hankaren izterrendoraino eraman, aldaka ahal den guztia irekiz. Tolestutako hanka lurrean izango dugu eta hala ezin bada kojina erabili dezakegu bertan sostengatzeko.
  • Arnasa hartuz besoak igo eta arnasa botaz luzatuta dagoen hankeruntz jeitsiko gara, bizkarrezurra, tente. Azken momentuan burua eta eskuak jeitsiko ditugu iristen diren tokiraino.
  • 3 arnasaldiz egon. Ondoren arnasa hartuz  besoak eta burua bizkarrezurrarekin lerrokatu eta bertikalera igo eta arnasa botaz besoak jeitsi.
  • Beste hankarekin errepikatu. Denborarekin arnasaldiak gehitu daitezke.

ALDAERAK

  1. Blokean eserita: iskiotibialak luzatzea asko kostatzen bazaigu bloke batean edo manta tolestu batean eserita egin dezakegu. Pelbisa aurreratzen lagunduko digu.
  2. Hanka zabalduta: Dandasanan bezala hankak aurreraka izan beharrean luzatuta dagoen hanka zabalduta jarri dezakegu (aldaken irekidura landuko dugu horrela).
  3. Parvrtta Janu Sirsasana: aurreko adibidean bezala hanka zabalduta eta luzatutako hanka horrengana albokako flexioan eta tortsio pixka batekin jeisten garenean.

ONURAK

  • Gorputzaren atzekaldeko muskuloak luzatzen ditu: bizkarrekoak, iskiotibialak, zangosagarrak,...
  • Sabelaldeko organu guztiei ematen die masajea, gorputza eta izterraren artean zapalduta gelditzen direnean.
  • Gorputzaren atzekaldeari arreta gehiago jartzen diogu eta honek baretasuna ekartzen digu.
  • Aldakan flexibilitatea irabazten laguntzen digu.

KONTUZ

  • Hernia diskala baduzu
  • Haurdun bazaude (sabela ez dugu estutu behar)

 

Om santih santih santih


Utzi iruzkina: