Namaste. Nola iritsi gaitezke yoga egoerara? zer egin behar dugu eta zer ez? hori da gaurko gaia eta galdera honi Patanjalik yoga sutratan nola erantzuten dion ikusiko dugu (T.K.V. Desikachar-en bertsiotik). I.12.: "Praktika eta eskuzabaltasunaren bitartez iritsi daiteke gogamena yoga egoerara." I.13.: "Praktika, yoga egoeraruntz abiatzeko, bertara iristeko eta han mantentzeko behar den esfortzu doia da." Irakasle aditu batek erakutsiko dio ikasle bakoitzari dagokion praktika egokia. I.14.: "Arrakasta izateko praktika egokiarekin jarraitu behar dugu denbora luzez, etenik gabe, jarrera ...
Namaste. "Yoga zer da" sarreran Patanjaliren yoga sutren lehenengo hiru sutrak aztertu genituen. "Yoga egoera bat da eta era berean egoera horretara iristeko bidea" idatzi genuen. Hari honi jarraituko diogu. Gaur I.4.a eta ondorengo sutra batzuk ikusiko ditugu. Gogoari buruz hitzegiten dute (gaztelerazko "mente, ingelesezko "mind"; euskeraz nola esan argitu nahian definizio batzuk eskeiniko ditugu bukaeran). I.4.: "Objektua zuzen eta erabat ulertzeko gaitasunaren ordez, ulermen eza edo gogoaren objektuarekiko beste ikusmolde bat izan dezakegu." Zer da gogoa edo gogamena? Patanjal...