Txakrak. Sarrera
Namaste.
Txakrei buruz idazten hastea asko kostatu zait. Zaila egiten zitzaidan zer diren adieraztea. Txakrei buruz 1. aldiz entzun nuenean nahiko harrituta gelditu nintzen ni neu, txakra horiei buruzko informazioa nere buruko zein artxibotan gorde ez nekiela. Horregatik, pentsatzen nuen beste jende askori ere berdina gertatuko zitzaiola eta honengatik txakrei buruz ezer esan aurretik egokia iruditzen zait aipatzea Ekialde urruneko jakintza bat dela eta han bizitzari eta osasunari buruzko beste ikuspegi bat dutela. Txakrei buruzko gauzak hobeto ulertzeko mendebaldetarrok dugun ikuspegi "zientifikoa" zabaltzea komeni da, guk ikusten ez ditugun gauza batzuk ere errealitate izan daitezkeela ulertu ahal izateko.
Zientziak odol zirkulazioa edo nerbio sistema ikusi eta neurtu ditu. Ekialde urruneko jakintzak dioenez gure gorputzean begi bistaz ikusten ez den energia zirkulazio bat dago: Txinako kulturak meridianoak aipatzen ditu eta meridiano horietan eragiteko akupuntura erabiltzen du.
Indiako kulturan "nadi"-ak aipatzen dira. Nadiak energia mugitzeko bideak edo kanalak dira, begibistaz ikusezinak, eta txakrak nadiak gurutzatzen diren puntuak. Zenbat eta bide gehiago gurutzatzen den puntu horretan txakra haundiagoa izango da.
Gure gorputzean txakra asko daude, haundiagoak edo txikiagoak, baina ezagunenak gure bizkarrezurrean kokatzen diren 7 txakra nagusiak dira.
Txakra hitzakkurpila esan nahi du eta txakretan gertatzen da energiaren pilaketa, transformazioa eta banaketa.
Lehen aipatutako nadi edo energia bideetako batzuk gure gorputzean daude zirkuito bat osatuz. Honez gain, badirudi gorputz fisikoaren gainetik beste energia-zirkuito batzuk kokatzen direla bata bestearen gainean geruzak osatuz. Geruza desberdinetan gorputza inguratuz dauden energia-maila ezberdin horiek "aura" osatzen dute.
Energia-zirkuito edo geruza horien arteko lotura eta pasagunea lirateke 7 txakra nagusiak.
Gure gorputzean energiak ezin badu behar den bezala zirkulatu, puntu batean blokeatuta gelditu daiteke eta blokeo horrek denbora asko irauten badu gaixotasun bat agertu daiteke bertan. Kudeatu gabe utzitako emozioek adibidez, blokeo asko eragiten dizkigute.
Gure gorputzeko nadi garrantzitsuena bizkarrezurrean kokatzen da eta "shushuma" izena du. Bere inguruan beste bi nadi garrantzitsu kiribiltzen dira "Ida" eta "Pingala".
Hurrengo batean 7 txakra nagusiei buruz hitzegingo dugu.
Marrazkia "Manos que curan" liburutik hartuta Barbara Ann Brennan-ena. Eskerrik asko.
Om shanti shanti shanti
Iruzkinak
Utzi iruzkina: