Sutrak I (3). Nola iritsi gaitezke yoga egoerara?

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2020-12-11 09:52

Namaste.

Nola iritsi gaitezke yoga egoerara? zer egin behar dugu eta zer ez? hori da gaurko gaia eta galdera honi Patanjalik yoga sutratan nola erantzuten dion ikusiko dugu (T.K.V. Desikachar-en bertsiotik).

I.12.: "Praktika eta eskuzabaltasunaren bitartez iritsi daiteke gogamena yoga egoerara."

I.13.: "Praktika, yoga egoeraruntz abiatzeko, bertara iristeko eta han mantentzeko behar den esfortzu doia da."

Irakasle aditu batek erakutsiko dio ikasle bakoitzari dagokion praktika egokia.

I.14.: "Arrakasta izateko praktika egokiarekin jarraitu behar dugu denbora luzez, etenik gabe, jarrera baikorrez eta gogo onez."

I.15.: "Maila gorenean irrikarik ez izatea lortuko dugu, ez zentzumenen eskariak betetzeko irrikarik ez eta aparteko esperientziak izatekoa."

Praktikarekin indarra, trebetasuna, kontzientzia eta sentsibilitate haundiagoak lortuko ditugu. Horrez gain, lortutako trebezia hauek proban jartzeko tentazioa ere izango dugu. Onura hauei gehiegizko garrantzia ematen badiegu, yogaren bidea galtzeko zorian izango gara.

I.16.: "Pertsona bat erabateko ulermenera edo dagokion egiara iristen denean (ez bere barneko ez inguruko) ezerk ez dio erne egotea galaraziko."

I.17.: "Orduan, pixkanaka, objektua erabat ulertzen da. Hasieran azaletik; denborarekin, ulermena sakontzen doa eta azkenik erabatekoa da. Zoriontasun hutsa sentitzen da halako ulermen sakona iristen denean. Ordurako pertsona objektuarekin hain lotuta dago liluratuta gelditzen dela, bere ingurunean pentsatu gabe."

Gogamena yoga egoerara iristen denean:

I.18.: "Buruko nahaste arruntak aldendu egiten dira. Hala ere, iraganeko oroitzapenak mantentzen dira."

I.19.: "Pertsona batzuk yoga egoeran jaiotzen dira. Hauek ez dute praktikatu edo autodisziplinatu beharrik."

Baina zer gertatzen da beste guztiekin?

I.20.: "Sinismenaren bitartez mantenduko dugu norabidea. Sinismenak ematen digu ezbehar guztien aurka arrakasta lortzeko behar dugun indarra. Yogaren (helburuaren) egikaritzea denbora kontua da."

 

Hurrengo egun batean jarraituko dugu sutrekin eta yogak eta Jainkoak eduki dezaketen harremanaz.

 

Om shanti shanti shanti


Utzi iruzkina: