Parvrtta Prasarita Padottanasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2020-09-18 19:15

hauzerda@hotmail.com 1601137354126

Namaste.

Zutik, hankak ondo zabalduta, gorputza flexioan eta eskuak bata lurrerantza eta bestea zerurantz ditugula lortzen dugun gorputz jarrera da Parvrtta Prasarita Padottanasana. Hauxe da izenaren esanahia:

Parvrtta: alde batera jiratuta.

Prasarita: zabalduta.

Pada: oina. 

Tortsioa lantzen duen asana bat da, bizkarrezurraren bihurdura.

 

ASANARA IRISTEKO JARRAIBIDEA

- Zutik, hankak zabalduta jarri metro batetara gutxi gorabehera. Oinak lurrean ondo finkatuta.

- Arnasa hartuz besoak gurutze forman jarri.

- Arnasa botaz aldakatik flexionatuz, bizkarra, burua eta besoak horizontalean jarriko ditugu.

- Arnasa hartuko dugu posizio horretan. Hankak zuzen izter aurrekaldeko muskuluak lagunduta (kuadrizepsak) eta bizkarrezurra abdominalek ere eusten dutela, zoru pelbikoa aktibo mantenduz.

- Arnasa botaz bizkarrezurra ezkerretara biratuko dugu ipurtezurretik hasita ornoz orno bururaino iritsiz. Eskuin eskua lurrean pausatuko dugu (edo horretarako jarri dugun blokeren batean) eta ezker eskua zerurantz zuzenduko dugu. Begirada goian dagoen eskuan jarriko dugu.

- Arnasa hartuz erdiko posiziora joan emeki-emeki.

- Arnasa botaz eskuin aldera biratuko dugu.

- Alde bakoitzera 3 aldiz egin.

- Ondoren alde bakoitzean 3 arnasketaz egon asana mantenduz.

- Azkenik, asana askatzeko, erdiko posiziotik, arnasa hartuz bizkarrezurra igo poliki-poliki, nahi izanez gero belaunak tolestuta.

- Arnasa botaz besoak jeitsi eta hankak itxi.

- Sentitu gorputzean egindako lanaran fruitua.

 

LAGUNGARRI IZAN DAITEKE

- Eskuarekin lurrera ez bagara iristen bloke edo aulki txiki bat jarri dezakegu eskua bertan sostengatzeko.

- Esku bat goian eta bestea behean daudenean begirada goiko eskura zuzendu beharrean bi besoen artean erdikaldean utzi dezakegu.

 

KONTUAN IZAN

  • Zerbikaletan edo lunbaretan mina edo lesioren bat edukiz gero kontu haundiz jardun behar da.
  • Beherakoarekin bazaude ez praktikatu tortsiorik.
  • Haurdun bazaude oso mugimendu txikia egin alboetara.

ONURAK

  • Iskiotibial  muskuloak luzatzen ditugu eta kuadrizepsak indartzen.
  • Bizkarrezurraren flexibilitatea hobetzen du. Ornohezurren mugimendua eragiten du eta honek ornohezurren arteko diskoak hidratatzen ditu. Horrela, hernia izateko arriskua txikitzen du eta bizkar eta buruko min zenbait baretzen ditu.
  • Oreka hobetzen laguntzen digu.
  • Gorputza biratzean gauzak beste ikuspegi batetik ikusi ditzakegu. Horrela, tortsioek lagundu gaitzakete, psikologikoki, betiko arazoei irtenbide berriak bilatzen.

 

Tortsioei buruz hitzegiten duen web orri interesgarria: www.insayoga.com

 

Om shanti shanti shanti

 

 

 

 


Utzi iruzkina: