Zer da mantra bat? Om mantra

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2021-04-24 21:10

hauzerda@hotmail.com 1619591231370

Namaste.

Mantra sanskritozko hitz bat da. Literalki pentsamentua esan nahi du, gogoeta.

Budismo eta hinduismoan, errepikatzen den silaba, hitz edo esaldi multzo bati esaten zaio mantra. Errepikatzen diren hitz edo esaldi hauek sakratutzat hartu ohi dituzte eta dibinitate bati babesa eskatzeko erabili ohi dituzte, baita meditazioaren lagungarri gixa.

Errepikatzen dugun mantraren arabera, dibinitate bati edo haren ezaugarriari indarra ematen diogu, adibidez, aurreko batean aipatu genuen "Om shanti" errepikatzen badugu pakeari emango diogu indarra. Erabateko maitasunari indarra eman nahiko bagenio "Ham prema" errepikatuko genuke (Ni maitasun gorena naiz) edo "Om parama prema rupaya namaha" (agur bat era konkretu batean adierazi den maitasun gorenari).

Mantrak ozen esan ditzakegu abestuz, errezitatuz, edo baxuago, gure kolkorako errezitatu ditzakegu; baita ixilean ere gure buruan bakarrik durundatzen duelarik.

OM MANTRA

Hinduismoaren arabera Om (edo Aum) hotsa izan zen Unibertsoaren sorrera. Ezerezetik hots hori sortu zen eta ondoren, hortik beste gauza guztiak.  Gauza guztien sorburua da. Oro da Om. Unibertsoaren oinarrizko hotsa da. Gure barneko oinarrizko hotsa da eta gure baitarako edo ozen Om esaten dugunean gure oinarrizko hotsarekin bat egiten dugu, gure esentziarekin bat egiten dugu eta Unibertsoaren esentziarekin bat egiten dugu.

Om idazteko erabiltzen den sinboloa oso ezaguna da (irudian dagoena). Sinbolo hori "devanagari" idazkera sistemako hizki bat da. Devanagari-arekin idazten dira, besteak beste, honako hizkuntza hauek: sanskritoa, hindiera, konkaniera, cachemirrera, nepaliera eta sindhiera.

Yoga saioaren hasieran eta bukaeran ohikoa da behin edo hainbat aldiz Om esatea.

 

Om shanti shanti shanti


Utzi iruzkina: