Vrkasana

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2022-01-09 12:29

hauzerda@hotmail.com 1642072516174

Namaste.

Vrkasana oreka lantzeko zutikako asana bat da. Zuhaitzaren jarrera esan nahi du. Zuhaitza baten itxura hartzen dugu Vrkasana egiten: hankak enborra lirateke, besoak adarrak eta oinetik lurrerantz sustraiak irudikatu ditzakegu, oinarri sendoagoa izateko.

Zuhaitzaren sendotasuna sentituz berak bezala jokatzen ikasiko dugu. Haize haundiek bultzatuko dute eta pixka bat mugituko da baina bere lekuan sendo geldituko da. Guri ere arazoek erasango gaituzte baina zentratuta egoten lagunduko digu Vrkasanak.

Indartu eta zentratu egiten gara asana honekin.

 

ASANARA IRISTEKO JARRAIBIDEAK

  • Zutik Tadasanan jarriko gara.
  • Gure gorputzaren pixu guztia hanka baten gainean jarriko dugu (ezkerrekoarekin hasiko gara). Beste hanka (eskubikoa) altxatzen hasiko gara, aurrena orpoa igoko dugu eta pixkanaka orekak uzten digun eran, eskuineko oina ezkerreko hankaren barrukaldetik igoko dugu ezkerreko iztondo edo ingleraino. Belauna ondo zabalduta. Eskuarekin lagundu diezaiokegu hankari igotzen. Belaunaren parean ez da jarri behar: izterrean, iztondoan edo zangosagarrean bai.
  • Eskuak elkartu eta bihotzaren parean jarri Anjali mudra eginez, Namaste eran, edo burua baino gorago igo besoak luzatuaz.
  • Begiekin puntu finko batetara begiratu eta oreka eusten lagunduko digu.
  • Mantendu jarrera arnasaldi batzuetan. Poliki askatu. Hartu momentu bat gorputza sentitzeko eta beste hankarekin errepikatu.

ONURAK

  • Bizkarrezurra, izterrak, zangosagarrak, orkatillak eta izterrak indartzen ditu.
  • Ingleak, izterren barrukaldea, bularraldea eta sorbaldak luzatzen ditu.
  • Oreka hobetzen laguntzen digu.
  • Kontzentrazio gaitasuna hobetzen du.
  • Ziatika lasaitzen du eta oin planoak zuzentzeko balio du.
  • Gorputzaren jarrera orokorra hobetzen du.

KONTUZ

  • Buruko mina baduzu edo lo ezintasuna.
  • Tentsio altua baduzu ez igo eskuak buruaren gainkaldera.

 

Eskerrik asko Intza, Inhar eta Aitor argazkiarengatik. 

Om shanti shanti shanti


Utzi iruzkina: