Swami Sivanandaren "Pranayamaren zientzia" liburua (1943)
Namaste.
Swami Sivananda-ren (1887-1963) "La ciencia del Pranayama" liburuaren laburpen pertsonala doakizu hemen: liburuan agertzen diren puntu nagusiak eta detaile batzuk zehatzago jarrita.
HASIERA
- Hasierako errezua: "Emaiguzu indarra Yogan arrakasta lortzeko"
- HARI OM TAT SAT OM SANTI
SARRERA
- Prana, existitzen den bizi-indar zoragarriena bezala definitu dezakegu. Plano fisikoan mugimendu eta ekintza bihurtuta ikus dezakegu, eta adimenean pentsamentu bihurtuta.
- Pranayama-k bizi-indarraren kontrola esan nahi du eta hori da Yogiaren helburua.
- Hinduen filosofiaren arabera Naturak 2 osagai nagusi ditu: Akasa edo eterra eta Prana edo energia. Zientzia modernoaren arabera materia eta energia lirateke.
- Unibertsoko edozein indarrek, fisikoa edo mentala Prana honetan du sorburua.
- Pranayamaren helburu nagusia Prana eta Apana batzea da, ondoren batura hori burura igotzeko poliki poliki.
ZER DA PRANA
- Prana eta indarrak iturri berdinetik sortzen dira: Atman.
- Mugitzen den guztia Pranaren manifestazio bat da.
- Borondatearen bitartez Prana eta adimena harremanetan jartzen dira eta honek indar haundia ematen dio adimen horri.
- Prana, gorputz astralaren eta fisikoaren arteko katebegia da.
- Pranayamaren bitartez kontrolatuko ditugu gorputza, adimena, arima, izakera, gaixotasunak, ...
- PENTSAMENTUAK GIDATUTAKO ETA BORONDATEAK KONTROLATUTAKO ARNASA, INDAR BIZIGARRI ETA BIRSORTZAILEA DA, KONTZIENTEKI ERABILI DEZAKEGUNA GAIXOTASUNAK SENDATZEKO. GUZTI HAU GURE ESKU DAGO, ERRAZ ETA BIZITZAKO EDOZEIN UNETARAKO. ZENTZU ONEZ ERABILI DEZAGUN.
- Poliki eta sendo, adimena kontzentratuta, hartu behar da arnasa, ondoren, arnasa hori atxiki eta azkenik arnasa poliki bota.
- Upanishad-etan Pranak, Jeshta eta Sreshta izenak hartzen ditu, hau da, zaharrena eta onena.
- Prana bakarra bada ere 5 eratara agertzen da: Prana, Apana, Samana, Udana eta Vyana. Prana eta Apana dira garrantzitsuenak. Prana bihotzean kokatzen da eta Apana uzkian.
- Biriken anatomia eta funtzionamentua azaltzen du. ZEIN DA EGITURA DELIKATU HONEN SORTZAILEA?
- Gorputz energetikoari buruzko azalpen batzuk: Ida eta Pingala, Sushuma, Kundalini, txakra nagusiak, Nadien garbiketa (15. orrian), Nadi Sodhana pranayama.
- Pranayamarako prestatzeko, muki eta karkaxak garbitzeko 6 Kriya edo garbiketa mota azaltzen ditu.:
- 1. Dhauti: muselina ohialezko tira luze bat ahotik xurgatu eta ondoren atera gozo gozo. Urdaileko karkaxak garbitzeko egiten da.
- 2. Basti: uzkitik ura nola sartu azaltzen du, hesteak garbitu ahal izateko.
- 3. Neti: hari mutur bat sartu sudurzulo batetik eta ahotik edo beste sudurzulotik atera. Garezurra garbitzeko erabiltzen da.
- 4. Tratak: begirada finkatu objektu batengan begiak itxi gabe, malkoak agertzen diren arte. Begiak garbitzeko erabiltzen da.
- 5. Nauli: muskulo abdominal mugituz egiten da. Idorreria sendatzeko balio du.
- 6. Kapalabhati: aurrerago azalduko da. Arnasketa ariketa bat da.
2. KAPITULOA
- Meditaziorako toki egokiaren ezaugarriak azaltzen ditu.
- Pranayama praktikatzeko behar diren 5 gauzak: toki on bat, garai egokia, pertsona horrek izaera neurtua izatea, elikadura neurtua eta Nadien garbiketa.
- Jan eta segituan ez litzateke pranayama praktikatu behar.
- Meditazio edo kontenplaziorako asanak azaltzen ditu: 4 asana. 26. orrialdean.
- 1. Padmasana: loto lorearen asana.
- 2. Siddhasana: postura perfektua esaten zaio. Orpoak erdira datoz bata bestearen ondoan.
- 3. Swastikasana: ezker belauna tolestu eta oinazpia eskuin izterrean jarri. Eskuin belauna tolestu eta oina ezker izter eta zangosagarraren artean jarri.
- 4. Samasana: ezker orpoa eskuin izterraren hasieran jarri eta eskuin orpoa ezker izterraren hasieran.
- Ondoren 3 bandhak azaltzen ditu: Mulabandha, Uddiyana bandha eta Jalandhara bandha.
- Ondoren 4 avastha (egoera) azaltzen ditu: pranayama ariketen bidez lortzen diren egoera desberdinak, indar bereziak emango dizkiotenak, adibidez, nahi duenean lebitatzea. Aurrerago aurreko karmak suntsituko lituzke eta azkenik Samadhi-ra iritsiko litzateke.
3. KAPITULOA. PRANAYAMA ZER DA.
- Patanjaliren II.49. sutrak dioenez: "Arnasaren erregulazioa edo Pranaren kontrola, arnas hartzearen edo arnas botatzearen ondoren arnasari eustea da, gorputzaren jarrera sendotu denean egiten dena".
- Asana menperatzen dugunean hasi gaitezke Pranayamaren praktikan (Asana ordu erdiz mantentzeko gai garenean).
- Liburu eta autore desberdinek emandako Pranayamaren deskribapena egiten du.
- Pana eta Apanari buruzko azalpenak.
- Prana kontrolatzeko gai bagina, Unibertsoko indar guztiak kontrolatuko genituzke, bai burukoak eta baita fisikoak ere.
- Hainbat Pranayama deskribatzen ditu: Rechak esaten zaio arnas botatzeari, Purak esaten zaio arnas hartzeari eta Kumbhak esaten zaio arnas eusteari.
- Nadiak nola purifikatu.
- 40. orrian ariketa desberdinak: Surya Bedhana Pranayama, Chandra Bedhana, Nadi Sodhana, Kapalabhati, Bhastrika, lebitazioa, Pranayama paseoan, Pranayama Kundalinia esnatzeko, Pranayama etzanda, Ujjayi, Sitkari, Sitali, Bhramari, Murcha, Plavini, eskuekin besteei Prana nola eman, relajazioa,...
- Pranayamaren bitartez adimenaren abiadura moteltzen joango da.
- Pranayamak ekar lezakeen onura gehiago: lebitazioa adibidez.
- Arau eta argibide ezberdinak: (guztira 51) adibidez:
- Mowna (ixiltasunaren ahotsa)
- Praktikak irauten duen bitartean gozamena sentitu behar dugu eta baita bukatzean ere. Oso nekatuta egonda ez praktikatu.
APENDIZEA (63. orrian)
- Plexu solarraren garrantzia Pranaren biltegi bezala. Prana biltegiratzeko ariketa.
- 5 elementuekin egiteko kontzentrazio ariketak.
- Bhusunda yogiaren historia.
- Gorputzaren funtzionamenduari buruzko azalpenak.
- Dieta yogikoari buruzko azalpenak.
- Esnea, fruta, zerealak, gurina, gazta, tomatea eta espinakak elikagai Satwikoak dira eta adimena puru bilakatzen dute.
- Arraina, arraultzak, haragia, elikagai Rajasikoak dira eta gizakiaren pasiozko joerak pizten dituzte.
- Behi-haragia, tipula, baratxuriak etab. elikagai Tamasikoak dira adimena gogogabetasunez eta suminduraz betetzen dute.
- Yoga ikasleek arrautzari uko egin beharko liokete. Oinarrizko osagai elikagarri guztiak aurkituko dituzte esnea, gazta, gurina, frutak, almendra, tomate, azenario eta arbietan.
- Jan bizi ahal izateko eta ez bizi jateagatik soilik.
- Espiritualki hobetzen joateko haragia jateari utzi beharko genioke.
GALDERA ETA ERANTZUNAK (73. orrian)
NOTAK (75-78 orrietan)
Om shanti shanti shanti
Iruzkinak
Utzi iruzkina: