Bhastrika pranayama edo hauspoaren arnasketa

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2024-01-23 22:49

Namaste.

 

Bhastrika pranayama mota bat da, arnasketa mota bat. Arnas hartzea eta botatzea kementsua izatean datza, baita biak luzera berdinekoak izatean.

Bhastrika hitzak "hauspoa" esan nahi du eta esanahi horrek oso argi adierazten du nolakoa den arnasketa mota hau.

Bi liburu klasikoetan agertzen da esplikatuta: "Hatha yoga Pradipika" (II. 60-67.) eta "Gheranta Samitha"-n (V. 70-72.).

 

JARRAIBIDEAK

  • Eserita jarri meditazio asana batean, gorputza tente eta eroso.
  • Ahoa itxita sudurretik bota arnasa, garezurrean eta eztarrian nabarituko dugun hotsa ateraz. Ondoren arnasa hartu azkar bularraldea bete arte.
  • Arnasa hartzeak eta arnasa botatzeak gutxi gorabehera denbora tarte berdina irauten dute.
  • Airea gorputzean barrura eta kanpora mugitu behar da abdominalen laguntzari esker, errementari batek hauspoa erabiltzen duen eran.
  • 12 aldiz errepikatu. Denborarekin errepikapen kopurua haunditzen joan daiteke eta nekea nabaritzen hasten denean bukatu.
  • Errepikapenak bukatutakoan eskubiko sudurzulotik hartu arnasa.
  • Hartutako arnasa barruan mantendu (Kumbhaka). Hasi 2 segundorekin eta gehitzen joan pixkanaka. 
  • Airea bota ezkerreko sudurzulotik.

 

ONURAK

  • Diafragmaren mugimenduak bihotza eta birikak aktibatzen ditu.
  • Odol zirkulazioari laguntzen dio. 
  • Gorputza berotzen du.
  • Karkaxak kanporatzen laguntzen du. 

Om shanti shanti shanti


Utzi iruzkina: