5 koshak edo 5 bilgarriak

Vinaya 1552834753574 Yoga ezagutuz | 2022-12-11 10:18

Namaste.

Vedanta-ren arabera, hau da 4 Vede-n (Veda) ondorengo jakintza edo pentsakera filosofikoaren arabera, gizakiaren esentzia espiritualak (Atman), Kosha izeneko 5 estalki edo bilgarri ditu.

Gure gorputza 5 estalkiz osatuta dago. Kosha bakoitzak kontzientzia maila desberdin bat adierazten du. Sakonena, kontzientzia maila fin eta sotilena duena da.

Matrioska batekin konparatu daitezke, denak bata bestearen barruan ezinhobeto sartzen direlarik: baina koshak ezin dira bereizi, bata bestearekin erabat elkar harilkatuta, saretuta baitaude eta batean gertatzen denak besteengan du eragina.

Yogan egiten dugun autoerrealizaziorako bidea, 5 geruza hauetan zehar egiten dugun bidaia da. Gure benetako muinera egiten dugun bidaia.

Hauek dira 5 geruzak:

  1. Annamaya kosha: elikadura-estalkia.
  2. Pranamaya kosha: energia-estalkia.
  3. Manomaya kosha: adimen-estalkia.
  4. Vijnamaja kosha: adimenaren bereizkuntza gaitasunaren estalkia.
  5. Anandamaya kosha: zorion-estalkia.

"Maya"k "honetaz egina" esan nahi du. 

ANNAMAYA KOSHA

  • Estalki fisikoa da, gorputz materiala, ukitu dezakegun gorputza.
  • Janaria behar du funtzionatzeko. Geruza hau zaintzeko gure elikadura zaindu behar dugu.
  • Bere gorputz fisikoaren presentzia  sakonean bizi duen pertsonak bizimodu zentratuago bat izango du.
  • Estalki honen barruan beste estalki bat dago, forma berbera hartzen duena baina bizi-indarraz osatua dagoena. 

PRANAMAYA KOSHA

  • Gorputz energetikoa da. Batzutan arnasketazko gorputza esaten zaio.
  • Gorputzean zehar mugitzen den bizi-indarraz osatuta dago.
  • Gorputz fisikoa eusten du. Pranarik gabe gorputz fisikoak ezin du iraun. Prana iturri nagusia eguzkia da, baita aire freskoa eta elikagai integralak ere.
  • Pranayama ariketak egokiak dira gorputz geruza hau lantzeko. Gorputz hau lantzen duenak osasun fisikoa lortzen du.
  • Estalki honen barruan beste estalki bat dago, pentsamentuen energiaz osatuta dagoena.

MANOMAYA KOSHA

  • Pentsamentuen indarraz osatutako estalkia. Intelektua, arrazoiketa eta memoriaz osatua. Pertzeptzioaren 5 organuak eta adimenak osatzen dute.
  • Emozioen gunea da eta honek geruza ezegonkorra bihurtzen du: lehenengo 2 koshatan eragin haundia du eta beste 2etarako sarbidea blokeatu dezake.
  • Telebistako programa bortitzek asko eragin diezaiokete, asko nahastuaz. Lan gehiegi emanez gero agobioa sentituko du.
  • Gorputz honen osasuna meditazioarekin landu daiteke. Pratyahara saioa ere onurazkoa zaio. Egunero berritzen ditu indarrak lo sakonean.
  • Manomaya koshak funtzionatzen ez duenean pertsona hori koma egoeran dago.
  • Gorputz hau lantzen badugu gure emozioak hobeto ezagutzen lagunduko digu eta nahigabe "grabatuta" gelditu zaizkigun portaera eta erantzun automatikoak hautematen.
  • Estalki honen barruan beste estalki bat dago adimenaren alderdi fin eta sotilenaz osatua.

VIJNAMAYA KOSHA

  • Adimenaren alderdi fin eta sotilenaz osatuta dago: intuizioa, jakinduria, borondatea, bereizkuntza gaitasuna,...
  • Estalki hau meditazioaren bitartez eta egia espiritualak aztertuz lantzen da: Yama eta Niyama. Jnana yogak eragin haundia du berarengan.
  • Estalki hau landuta dutenak koherenteak dira esaten eta egiten dutenarekin  eta beraien bizitzaren norabidea aukeratzen dute, ez doaz aurrera erreakzio hutsez. Bizitzaren egoera ezberdinak (txarrak ere bai) lasaiago hartuko dituzte eta pentsamentu argiak izango dituzte.
  • Honen barruan beste gorputz bat dago: poz eta zoriontasunaz egina.

ANANDAMAYA KOSHA

  • Azkeneko kosha da. Gure benetako izatetik (Atman: esentzia espirituala) gertuen dagoen estalkia da. Benetako zoriontasuna, baldintzarik gabeko maitasunez osatzen da. "Ananda"-k zoriontasun espirituala esan nahi du.
  • Atsegintasun eta gozamenez esperimentatzen da.
  • Gizaki gehienek ez dute estalki hau garatuta (santuek eta benetako mistikoek bakarrik). Estalki hau lantzeko 3 praktika hauek izan daitezke: Seva (interes propiorik gabeko zerbitzua), Bhakti yoga (Jainkoarenganako debozioa) eta Samadhi meditazioa (sakonki enfokatutakoa).
  • Gorputz honekin kontaktuan jartzea lortzen duzun bakoitzean, pixka batean traszendentzia ukitzeko gai izango zara eta benetako izaera aurkitzeak  ematen duen poz ikaragarria sentituko duzu.

Estalki hauengan hausnarketa eginda galdera hauek sortu daitezke:

Zer naiz? zein da nire bizitzaren benetako esanahia?

Om shanti shanti shanti


Utzi iruzkina: