III Ogibide hunetan hasi ginelarik maila bazen askitto gora ezarririk; ez zen ezinago gora eta gu gora eta gora ari gara. Azken filmazionean, hirurok ari gara elkarrekin eta badugu inguruan hamaikatxo agureño, emanen baitigute emaitekoa, nahikara ariaraziko baititugu. Aunitz ikasi dugu hasi ginenez geroztik eta orgia hau ere ikasbide. -Distirant zarete bustirik eta oro argitzen duzie !-agureñoetarik batek (Halakoa ez zen erraiteko idatzirik). Beharbada egia zerion; egia da, urtatu berri ginela eta azala distirant-distirant genuela, bai bait...
Korrikaren olatuak utzitako uberan, badator Euskaltzale Independentiston Topaketaren bigarren edizioa, helburu argi batekin: euskaltzaleon Pizkundea indartzeko xedearekin. Hausnartzeko, formatzeko, ikasteko, jolasteko, dibertitzeko, saretzeko, finean, bi egunez, Euskal Herri euskalduna irudikatu eta gorpuztuko dugu Azpeitian. Euskal Herri osoko euskaltzaleak batu eta, eguneroko borrokara indarberrituta itzultzeko, arnasaldi bat emango digu apirilaren 24 eta 25eko topaguneak. Gero eta bortitzagoa den indibidualizazioak bestelakorik sinetsarazi nahi badigu ere, gizakiok animalia sozialak gar...
Egunero nola arratsalde apalean ibilaldi bat egitera atera naiz. Erreka bazterra maite dut, belai ttiki bat dago, hegian, lizarra haltza eta akazia batzuk ematen duten itzala laket zait. Bertze aldean baratze eder bat dago, aza, zerba porru eta tomate artean oiloak dabiltza. Oilarra errege, lumazko koratiloa ortzadar irisatua, paparrean parpaila horixka, buztana harro, eta txapela gorria hiru puntakoa, itxura aristokratikoa berea. Ezpel hesi batek esten du baratzea, ez dakit nola, baina, jauzi egin eta nire ondora etortzen da oilarra. Nik kaixo irribarretsu errate...
Azken iruzkinak
2026-02-16 08:57 #1
joan mari beloki kortexarena 2025-12-16 16:49 #3
2025-12-16 14:17 #4
Mikel Asurmendi Agirre 2025-11-26 11:59 #6
Fucktotum
Hezitzaile bat sarean
adierazpen libreko txokoa
Uliako auzo-elkartea
Doike!