Adimen Artifiziala herriaren zerbitzura. Nola eraiki ekosistema burujabe eta saretua?
“... herrialdeek Adimen Artifizial burujabea behar dute, AA berezi bat, euren historian eta kulturan ainguratua eta interes publikoko beharretara eta emaitzetara egokitua. Nola lortu? Hortxe gakoa”.
Eli Pombo (Iametza)
Euskarabildua 26 burutu da: Adimen Artifiziala herriaren zerbitzura. Nola eraiki ekosistema burujabe eta saretua? Pil-pilean dagoen gaia!
[Kronika] Badira Euskal Herrian Adimen Artifizial burujabearen oinarriak.
Bideo guztiak hemen!
Bigarren Hezkuntzako hezitzaile ikuspegitik, alderdi interesgarri asko egon ziren, baina bereziki hauek nabarmenduko nituzke, gure egunerokoan izan dezaketen ibilbideagatik.
Erakutsi zuten gure egunerokoan ze forma hartu dezakeen Adimen Artifizial buruabeak era libre eta arduratsuan; finean, euskaraz jarri ahal izateko AA gure beharretara lanean. Egia erran, hezkuntza formalean eta adin txikikoekin ari garenon kasuan, Adimen Artifizial Sortzailearen olatuak bete-betean harrapatu gaitu. Helduok bezala, ikasleek gero eta gehiago erabiltzen badute ere, paradoxikoki, irakasleok ez dugu gure esku korporatiboki luzaturiko eredurik haiekin batera ikasgeletan gure egunerokoan erabiltzeko, beren funtzionamendua aztertu eta aukerak zein arriskuak jorratzeko.
__________________
Euskadi Irratian, BAIPASAn, Mikel Rotaetxeren gidaritzapean, Naia Ormaza, Eneko Agirre, Eli Pombo eta Alex Etxeberriak gurean Adimen Artifizial burujabearen egoeraren inguruko elkarrizketa interesgarri bat egin zuten. Ertz ugari aipatu zituzten gaiaren inguruan!
Iturria: BAIPASA, Euskadi Irratia, 2026, (32:10)

Iruzkinak
Utzi iruzkina: