Jarri izena. Ziberindarkerien gida.
"Gutxienez 137 emakume eta hamahiru ume hil ditu indarkeria matxistak Euskal Herrian 2003tik. 150 bizitza, gizonen eskutan indarkeriaz akabatuta... Argi dago, indarkeria matxista adin eta testuinguru bakoitzera moldatzen da, eta askotariko formak hartzen ditu, emakume eta genero disidenteen gorputz eta gogoen gaineko zapalkuntza betikotzeko." (Argia, 2026)
2026ko #azaroaren25 eguna iritsi eta hezitzaile ikuspegitik gaurkoan ere salatu beharreko kontua da emakume eta genero disidenteenganako indarkeria digitala.
Zaloa Lafuente, Estíbaliz Linares eta Iratxe Rodríguezek 2025eko Jarri izena. Ziberindarkerien gidan (Emakunde, Sortzen Ahokularitzak koordinatuta) halaxe zioten: BiziKide gara online munduan. Gure harremanak, gure gorputzak, gu, gizon eta emakumeok, ON gaude. Gure ideia eta harreman guztiak mundu birtualean gertatzen dira; horregatik, offlineko bizitzaren historian zehar gertatu den bezala, mundu birtual honetan ere indarkeria matxista desberdinak gertatzen eta jasaten dira. ONLINE INDARKERIEK OFFLINE INDARKERIEN KAUSA BERBERAK DITUZTE. Ezaugarriak:
- Berehalakotasuna. Internet ez da sekula gelditzen, eta ez dago zain, pantailetan agertzen zaiguna noiz pentsatu edo ulertuko dugun. HEMEN eta ORAIN, ez dago besterik feed-ean.
- Hiperkonektibitatea. Une oro lokalizatuta eta prest egotea eskatzen zaigu. Aldi berean, munduaren beste aldean dauden pertsonekin harreman estua izateko aukera ematen digu.
- Anonimotasuna. Pantailek ematen duten anonimotasuna baliatuta, haien atzean ezkutatzen da jende asko, eta aurrez aurre jokatuko ez lukeen moduan jokatu.
Ezaugarri horiek direla eta, indarkeria birtuala GOGORRAGOA, KALTEGARRIAGOA izan daiteke, eta haren ONDORIOAK mingarriagoak. Horregatik, arreta berezia jarri behar da ziberindarkerietan. Ezagutu eta identifikatu egin behar dira, eta teknikak eta estrategiak bilatu gu babesteko eta haiek hedatu ez daitezen.
Ikus gida osoa hemen:
"Indarkeria matxista kasuek etenik ez dutelako. Diskurtso erreakzionario eta atzerakoiak hedatu eta hedatu ari direlako mundu osoan. Eta halakoei aurre ez egiteak, funtsean, atzera egitea dakarrelako. Feministen irudiko, motibo ugari daude «kaleak aldarriz, haserrez, amorruz eta garrasi ozenez betetzeko». Azaroaren 25ean eginen dute, urtero bezala, Euskal Herri osoko auzo, herri eta hiriburuetan." (Berria, 2026)

Iruzkinak
Utzi iruzkina: