Genero indarkeria eta ingurune digitala

Maitanem 1538329128115 HARANTZAGO | 2018-12-16 16:07

Maitanem 1545124444180

Emakumea, zoritxarrez, historian zehar zapaldua egon dela argi dago, hala ere, aurrera joan ahala berdintasunaren bila borrokatzen ari gara, feminismoa aldarrikatuz. Gero eta emakume aktibista gehiagoen agerpena eragindak eta, bereziki, enpresetan presentzia areagotuz doan heinean emakumeen eskubideak defendatzeko kanpainak areagotuz joan egin dira, hala ere, ezin dugu ahaztu genero-indarkeria egungo arazo bat dela eta horren kontra egiteko pertsonaia publikoen eta aktibisten funtzioa beharrezkoa da.

Gizartea aldatzeko modurik eraginkorrena pertsonetan eragitean datza non pentsamoldeak aldatzeko bide bakarra borroka den eta, beraz, beharrezkoak dira boteretsuak eta haien eskubideak defendatzen dituzten emakumeak. Izan ere, borroka egiteko modu bakarra ez da manifestaldiak egitea eta kalean mezuak zabaltzea baizik eta gaur egungo aro digitala gero eta erabilia izan ohi da. Arlo berri honen azalpena hobeto ulertzeko Cristina Acedek, “Relaciones públicas 2.0: cómo relacionarse con los públicos en el entorno digital” iritzi-artikuluan plasmatutako ideian oinarrituko gara non ingurune berri honen garrantzia azpimarratzen duen.

Hasteko, bere hurrengo hitzak egoera nahiko ondo laburbiltzen dute: “Los fundamentos de la comunicación corporativa siguen vigentes, pero deben adaptarse al nuevo entorno, un entorno participativo, social e interactivo que ofrece grandes oportunidades a los profesionales de las relaciones públicas”. Azken finean hemen dago gakoa, aurreko moduak ahaztu barik eta alde batera utzi gabe gaur egungo gizarte berriarekin bat egin behar dute Harreman Publiko kideek, eta, beraz, horretarako sare sozialen zein ingurune digitalaz baliatzea ezinbestekoa da.

Adibide moduan, azken egunetan zabaldu egin den traola komentatu egingo dugu, #miracomonosponemos, non Thelma Fardin aktoreak salatu egin duen Patito Feo telesaiko musika-biran zehar jasan egin zuen eraso sexuala programa bereko aktore batengatik.

Thelma Fardinek izugarrizko oihartzuna sortu du sare sozialetan eta, besteak beste, hainbat emakumeen testigantzak zein borroka digitala bultzatu egin du. Hala ere, zoritxarrez, gero eta ohikoa da emakume aktoreen bortxaketen salaketak…

Orduan, borroka feminista ezin da mugatu kaleetan edota hedabide konbentzionaletan baizik eta ingurune digitalaz baliatu behar gara genero indarkeria honen aurkako borrokan!

Iturriak:

COMEIN aldizkaria "Relaciones públicas 2.0: cómo relacionarse con los públicos en el entorno digital"

Bideoaren iturria: El tiempo


Utzi iruzkina: