Accept "Teutonic Titans 1976-2026" (Napalm)

Accept "Teutonic Titans 1976-2026" (Napalm) Fucktotum | 2026-11-19 19:56

Accept "Teutonic Titans 1976-2026" (Napalm)

Mende erdiko ibilbidea ospatzeko modu anitz dauden arren, alemaniarrek bide interesgarria hartu dute: errepertorio zaharretik hemeretzi kantu aukeratu dituzte, 50 artistarekin berriz ere grabatzeko. Bide erraza alde batera utzi dute, beraz, eta anbizio handiko proiektua landu dute. Kantu guztiak 80.hamarkadakoak diren arren, zazpi kantu nahiko ezezagun ere aukeratu dituzte, haietatik lau “Russian roulette” diskokoak. Honela, Fast as a shark itzela edota Balls to the wall hilezkorra (Judaseko Rob Halforden partaidetzarekin!) gailentzen diren arren, beste hamarkada hartako bigarren erdian egindako hainbat harribitxi ere bildu dituzte, hala nola: Hellhammer, Up tp the limit edota Wrong is right. Ukitu modernoa duen Metal klasikoa gailentzen da, eta lortu duten indarra aipatu behar dugu batez ere. Losers and winners, Love child, Breaker edo Restless and wild basatia entzute hutsak bihotza sutan jartzen du, bide batez.


Utzi iruzkina: