Arrotz matxista batek gure ama erail zuen. Umezurtzoi ezkutatu eginzigun egia. Bere menpean hazi gintuen, eta bere interesen araberahezi, bakoitzari “berea” emanez. Ama ahaztu, eta bakoitza “berezia”zela sinestarazteko. Ahizpok elkarrengandik aldenduz, bat eginik berekontra ez oldartzeko. Gure onarpena nahi zuen, berarekin “betidanik”eta borondatez geundela sineztaraziz. Gipuzkoarrok ama eta ahizpak ahaztuta gabiltzala iruditu zait, aurtenbereziki. Bereziak garelako ustean sakontzen ari ote garen… Aurrekoan,Ahaldun Nagusia eta alkate gehienak Tolo...
Gure lagun batek (Pagasarri jarriko diogu ezizena, maltzurkeria pitin batez hornitze aldera) obsesio bitxia dauka: txistua entzuten ei du belarri barruan, eta, orduan, infernuko deabru guztiak gorputz barruan sarde-dantzan hasiko balitzaizkio legez, oihuka hasten da: -Lapurrak! Lapurrak sartu zaizkit etxean! Berak dioenez, horixe da belarri barruan duen alarma: txistu horrek adierazten du lapurrak sartu zaizkiola etxean. Kuriosoa! Horrelakoetan, gure konpainia utzi eta lasterka abiatzen da etxera, lapurrak in braganti (horrela esaten du, latinezko espresioari, gura barik...
Aulki elektrikoan jarri baino lehen, funtzionarioak zera galdetu dio hiltzera zigortuari, ea zein den bere azken guraria. -Presidenteak telefonoz deitu dezala, nire zigorra berresten duela agintzeko. Justu momentu horretan, telefonoak jo du. Funtzionarioak telefonoa hartu eta arreta handiz entzun du. -Presidentea izan da -esan dio kondenatuari. - Eta? Aintzat hartu du nire azken guraria? -Jauna, zorionak. Orain arte sekula ez du aintzat hartu agintari batek herritarren guraririk. Zeu zara hori lortu duen lehena. Eta, mugimendu goxo batez, aulkian jesarrarazi du. Bernardo...
Hirietako azpiegiturak hodiak eta kableak etxeen artean bakardadeak konektatzeko umeen gabezia txakurren konpainiarekin orekatzen dugu eta gure azalak bikotekideen ferekez barik tatuajez hornitzen ditugu. Sateliteak dira gure jainko berriak haiei esker gara libreak mundu osoan produktu berberak kontsumitzeko eta sare sozialetan nabigatuz gizarterotzen gara like gehiago lortzeko ultratrailetan. Metroan ondoan dugun ezezagunari barik telefonoko pantailan ehunka kilometrora bizi ei den balizko lagunari husten diogu bihotza eta gure bizimoduaren logika nabarmen gera dadi...