AAs hezkuntzako bazterrak inarrosten

make@ni.eus 1620201767765 Hezitzaile bat sarean | 2026-03-25 10:09

make@ni.eus 1774721432700

Itzal luzeko gaiak hezkuntzako bazterrak inarrosten segitzen du. Ez da harritzekoa, datuek garbi hitz egiten baitigute [1]: 14-18 urteko ikasle zein irakasleen erdia baino gehiago AA sortzailea erabiltzen ari da bere egunerokoan. Zertarako batzuk eta besteek? Ikus taulak:

Irakasleen kasuan, ia heren batek AAs zuzenketak egiteko erabiltzen omen du. Beñat Erezumak Berriako iritzi artikuluan gaia mahai gainean jarri eta honako hau adierazi zuen: [2] 

... irakasleok jasotzen ditugun ikasleen ebidentziak adimen artifizialaren esku uztea legez kanpokoa eta metodologikoki deitoragarria da. ... ezabatu egiten du ebaluazio objektibo batek ezinbesteko dituen berdintasun-printzipioa eta segurtasun juridikoa. Kontuz ba, aurrez aurre irakasle gisa jaso ditzakegun tentazio teknologikoekin.

Ondorioztatu dezakegu, bada, dagoeneko zentzurik ez duela muturreko BAI/EZ eztabaidan murgilduta segitzea. Zalantzarik gabe, une hauetan premiazkoa eta efizienteagoa da bazter guztietan eskura dugun AAren inguruko hausnarketa prozesuak sustatzea arakatzeko norberaren eta AAs-ren arteko harremana zein den; AAs-ren erabilera kritikoan urratsak emate aldera, badakizu nolakoa den AAs eta zure arteko harremana? 

 Beste ertz batetik begiratuta, Carlos Escaño Gonzalez eta Sara Osuna Acedoren aipu honek txatbot-makina eta giza begirada-hezitzailearen artekoaz solas egiten digu:

Adimen Artifiziala makinala da, oso eboluzionatua eta konplexuagoa den teknologia, baina haren gaineko kontrola eta eraldaketa gauzatzeko (eta ez alderantziz) beti giza begirada baten beharra duena. Artearen, kulturaren eta teknologiaren arteko harremanak sinbiosia bultzatuko duen hezkuntza-begirada bat eskatzen du, eta inoiz ez ordezkatzea... Hezitzaileen ikuspegitik, orain makina batek irakasleen (eta ikasleen) ordez egin ditzakeen zeregin posible guztien ondorioz, makina horrek irakaskuntza-lan oso bat ordezka dezakeela uste badugu, horrek pentsarazi beharko liguke gaur egun gure ikasgeletan egiten dugun irakaskuntza-jardueren izaeraren inguruan. (Carlos Escaño Gonzalez eta Sara Osuna Acedo) [3]

[1] Empantallados & GAD3. (2025). Educar en la era de la IA: 7 habilidades humanas necesarias en un entorno cambiante (6. ikerketa). https://empantallados.com/habilidades-ia/

[2]  Erezuma, Beñat. (2026, 15 marzo). Irakasleon tentazioa - Berria. Berria. https://www.berria.eus/bizigiro/analisia-bizigiro/irakasleon-tentazioa_2155354_102.html

[3] Escaño Gonzalez, Carlos eta Osuna Acedo, Sara.( 2024). Cuál es el vínculo entre el arte y la inteligencia artificial desde una práctica pedagógica crítica. Inteligencia Artificial y Educación: Construyendo Puentes liburuan 353. zenbakia. Graó Educación; ISBN / EAN 9788412852912  https://www.grao.com/libros/inteligencia-artificial-y-educacion-construyendo-puentes-77884 


Utzi iruzkina: