Adimen Artifizial Sortzailea eta FOBO sindromea: propio bilatutako binomioa
Adimen Artifizial Sortzailearekiko zaharkituta geratzeko beldurra edo FOBO sindromea [fear of becoming obsolete] du hizpide Cecilia Rikap ekonomialariak Pikara Magazinen argitaratutako elkarrizketan: [1]
[Gobernuek akritikoki datu-zentroen alde egiteari buruz] ... azpiegitura horiek ez dute herrialde bat puntako teknologia ekoiztera hurbiltzen eta, ura eta energia bereganatzean, tokiko beste industria batzuen garapena ito ere egin dezakete. Ikuspegi horrek ez du kontuan hartzen teknologiak ez duela beti laguntzen pertsonen bizitza hobetzen, eta langileak eramatean hain produktiboak ez diren eta prekarioagoak diren sektoreetara, ezberdinkeria areagotu eta eskari agregatua murriztu daitekeela. Emaitza naturaren eta ezagutzaren estraktibismo bikia sakontzen duen ziklo akastuna da, desberdinkeria ekonomikoak eta kognitiboak areagotuz.
Rikapek horrela definitzen du estraktibismo bikia:[2]
Enpresa gutxi batzuek periferiako herrialdeetan kolektiboki sortutako ezagutza eta datuak bereganatu ahala, truke desberdina inprimatzen diete, sortzen lagundutako ezagutza hori eskuratu behar dutelako. [...] Horren ondorioz, herrialde periferikoetan naturaren estraktibismoa gogortu egiten da, hori baita dibisak eskuratu eta kanpoko enpresa handi gutxi batzuen produktuak erosi ahal izateko bidea. Laburbilduz, ezagutza-estraktibismoak natura-estraktibismoa areagotzen du. [...] Enpresa horiek zenbat eta gehiago hazi, orduan eta datu gehiago metatzen dituzte eta eredu handiagoak garatu. Ondorioz, zenbat eta ezagutza- zein datu-estraktibismo handiagoak, orduan eta datu-zentro gehiago behar, eta natura-estraktibismo gogorragoa teknologia digitalekin zuzenean lotuta. Litioaren, kobaltoaren eta gailuak zein prozesadoreak ekoizteko beharrezkoak diren material eta mineral guztien estraktibismoaz gain.
Fite 26-27 ikasturteari hasiera ematear garelarik, AAS eta FOBOa gure artean presente, ezta? Estraktibismoen afera, ordea, oraindik urrun.
Eta Digitalizazio Arduratsuan murgildu nahi badugu, ezinbestekoak!
________
[1] Navarro, Toti. (2026). Cecilia Rikap: “No se puede pensar una transición ecosocial sin transformar cómo se produce la tecnología”. Pikara Magazine. https://www.pikaramagazine.com/2026/07/cecilia-rikap-no-se-puede-pensar-una-transicion-ecosocial-sin-transformar-como-se-produce-la-tecnologia/
[2] Bajo Erro, Carlos (2026). “En el capitalismo global, las grandes tecnológicas actúan como si fueran Estados”. ctxt.es | Contexto y Acción. https://ctxt.es/es/20260401/Politica/52958/cecilia-rikap-dependencia-digital-entrevista-grandes-tecnologicas.htm

Iruzkinak
Utzi iruzkina: