Itsaspeko kableak Euskal Herriraino iristen dira
Berebiziko garrantzia du hezitzaileok digitalaren materialtasuna ikasleengana hurbiltzea, Big Tech-en mesedetan interneti buruz hedatu den "etereotasun" kutsua birpentsatzeko bideak parez-pare jartzea; batetik, herritar gisa erabilera arduratsurako jarrera digital kokatuak garatzeko eta, bestetik, egun geopolitikan honen guztiaren ondorio sozio-politiko, ekonomiko eta ekologikoez jabetzeko. Hona hemen gure inguruan ditugun itsaspeko kableei buruzko pare bat ekarpen kritiko:
Itsaspeko kableen bidezko konexioa ez dago denen esku.
Oso gai konplexua da. Aitortu behar da konektatuta egotea oso mesedegarria dela, baina alderdi gehiegi ditugu sartuta konexio horien sarean [...] Herrialde batzuk oso zaurgarri daude testuinguru horretan. Nabarmena da itsaspeko kableen mapan herri pobreenek dutela itsaspeko kableen konexio-kopuru txikiena. Hor ere, betikoek dute galtzekoa."
Guillermo Roa Zubia [1]
Interneteko trafikoaren % 99 urpeko kableetatik gertatzen omen da.
Urpeko kable pribatu horiei esker informazioa transmititu, biltegiratu eta prozesatu egin daiteke, baina horrek abiadura handiko konektibitatea bezero korporatiboei eskaintzea du helburu, besteak beste, planetaren %99ko aurrezkiekin espekulatzen duten finantza-zentroei. Orduan, irtenbidea ideologia horren aurkako apustua egitea litzateke, eta ezagutza ez hain “azkarra” sustatzea, helburu bakarra finantzek eta merkataritza libreak behar bezala funtziona dezaten. Badirudi egokiagoak direla giza beharrarekin, eta adimenaren forma mantsoagoak edo sozialagoak diseinatzea, hau da, irabazi-asmorik gabekoak.
Ekaitz Cancela [2]
Aztertu mundu osoko itsaspeko kableak erakusten dituen esteka.
Ikertu gure inguru hurbilekoak eta 6 galderak erantzun:
Nola sortu da baliabidea?
1-Lumi education bidez "Ikastaroaren aurkezpena" H5Pa sortu galdera interaktiboak txertatuz.
2-La Digitalen DIGIQUIZ bat sortu H5P hori kargatuz
3-DIGIQUIZ horren txertatze kodea blogean txertatu.
Baliabidera URL esteka zuzena (La Digitale)
_____________
[1] Roa Zubia, Guillermo. (2026). Norenak dira urpeko kableak? Elhuyar Zientzia. https://zientzia.eus/artikuluak/norenak-dira-urpeko-kableak/
[2] Cancela, Ekaitz. (2021). Kable dekolonialak. etzi.pm. https://etzi.pm/kable-dekolonialak/

Iruzkinak
Utzi iruzkina: