Patxi Andion : Ikusi ez gero (XXXI)
Ikusi ez gero
(Entzungai eta Letra)
Lagun bat banu
berari esango nioke,
bat bera ez dudanez gero
egidazu zuk faborea.
Ikusi ez gero
ez esan bere zela-zura babestu nahi duen
zakur zelataria nahiko nukeela izan.
Hitz zaharrak nola, amodiozko hitzak hola,
inork izkiriatu ez zuen liburu batetik idokiak.
Ez esan, zera, gauetan
bere azala hazten sentitzen dudala.
Itxi nituen kutxa-zaharrak irekitzen
alde egin zuen ondoren;
oroimenaren ganbaran
ahantzi nituen bertsoak ateratzen.
Ez esan nire egarriaz asetzen naizela
ezta euripean nire azala lehortzen dela,
ez esan lepo-zapia eta jertsea zaharra gordean ditudala
baita neronek erosi nion buruko-zinta ere.
Hitz egiteko lagun bat
ez dudanez gero,
bat bera ez dudanez gero
egidazu zuk faborea.
Ikusi ez gero
ez esan zer nahiko nuke izan,
gezurrezko kontuak, ahotsik gabeko penak;
apenaz esan ostean, ia-ia ez direnak
amodiozko gau bateko burkoaren errautsak.
Ez esan, zera, gauetan
bere azala hazten sentitzen dudala
itxi nituen kutxa-zaharrak irekitzen.
Alde egin zuen ondoren
oroimenaren ganbaran
ahantzi nituen bertsoak ateratzen.
Ez esan, ezen eta bera joan izanagatik
dena hondoratu zenik, dena joan zela;
bere absentzia laga zidan, bere mintzoa barne,
baita berriz hasteko ikara utzi ere.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: