"Woke", huts egindako esperimentua

"Woke", huts egindako esperimentua EUSKAL HERRITIK | 2026-04-02 21:07

"Woke", huts egindako esperimentua

Hori aitortu du Larry Fink BlackRock planetako inbertsio funts handienaren sortzaile eta presidenteak. Halaber, feminismoa, aniztasuna, ekitatea, inklusioa eta beste hainbat ildo eta irizpide politiko milioidun aberats batzuek sustatutakoak izan direla, gizartearen zatiketan aparteko negozioa ikusita. Idatzi honetan irakurriko dituzunak Julián Sayago kazetariaren artikulu batetik jaso ditugu, “El Liberador” egunkarian argitaratutakoa, non kazetariak Larry Fink-ek publikoki egindako adierazpenak jaso dituen.

Dibertsitate, Ekitate eta Inklusio (DE&I) politikak, ingurumen, gizarte eta gobernantza irizpideak (ESG) edo “woke” agendaren edozein alderdia zalantzan jartzea nahikoa arrazoi izan da oraintsu arte jendea ezerezteko, kaleratzeko, isilarazteko edo aurrerapenaren etsai gisa seinalatzeko. Mundu osoan milioika pertsona tratatu izan dira atzerakoi, faxista edo ukatzaile gisa orain finantza globaletako gizonik boteretsuenak aitortzen duena esatera ausartu izanagatik, dena esperimentu bat izan dela esateagatik alegia. Orain esperimentuak porrot egin du.

Larry Fink planetako inbertsio-funts handiena den BlackRocken sortzaile, presidente eta kudeatzaile nagusiak elkarrizketa bat eman zion Fox News telebistako Bret Baier aurkezleari eta woke aroa «urrunegi joan zela» onartu zuen eta bai bera eta bai gizartea orain «posizio pragmatikoago batean» daudela.

Baierrek zuzenean galdetu zionean ea woke aroa «huts egindako esperimentua» izan ote zen, “Bai, urrunegi joan ginen. Orain pragmatikoagoak gara” erantzun zuen Finkek, zuzen eta argi.

Larry Finken hitzek iritzi pertsonaletik askoz harago doan pisua dute. BlackRock ez da soilik inbertsio enpresa bat. Munduko ia korporazio handi guztietako akziodun nagusia edo handienetakoa baita: Apple, Microsoft, Amazon, ExxonMobil, Coca-Cola, bankuak, farmazeutikoak, hedabideak... BlackRockek hitz egiten duenean zuzendaritza batzordeek obeditu egiten diote.

BlackRockek beti jarri du baldintza bat: enpresek kapitala eskuratu nahi badute, DE&I politikak hartu behar dituzte, ESG irizpideak bete, beren direktorioetan aniztasun kuotak txertatu, «trantsizio energetiko berdearekin» konpromisoa hartu eta publikoki agenda aurrerakoiarekin lerrokatu.

Baierrek galdetu zionean «BlackRockek enpresa batzuk uste baino ezkerrerago bultzatu dituela uste al duzu?», Finkek erantzun zuen, «Inoiz ez zen gure asmoa izan. Gure lana dirua ematen digutenen fiduziarioa izatea da». Erantzuna zinikoa bezain argigarria da. Hamarkada batez, BlackRockek bere nagusitasuna erabili izan du mundu mailako agenda ideologiko bat inposatzeko. Orain haize politikoa aldatzen, kontsumitzaileak nazkatzen eta akzioak amiltzen ari direla eta, esperimentua diseinatu zuen gizon berak eskuak garbitu egin nahi ditu.

BlackRock bere DE&I politikak desegiten hasi da, «enpresa askori, BlackRock barne, aplikatzen hasi zaizkien aniztasun, ekitate eta inklusioarekin lotutako aldaketa esanguratsuak» aipatuz. Halaber, konpainiak Climate Action 100+ baztertu du, txosten korporatiboetatik DEIri buruzko erreferentziak ezabatu ditu eta «enpresa bakoitzaren finantza-errendimendu espezifikoetara» bideratu du arreta.

Finantza-elite horiek astindu dituzten banderetan sinetsi zuten milioika pertsonentzat —batez ere emakumeentzat— dakarrena da aitorpen horren alderdirik mingotsena. BlackRock, JP Morgan eta gainontzeko finantza erraldoiek sustatu zuten feminismo korporatiboa ez zen inoiz emakumearen askapenerako benetako mugimendua izan. Ingeniaritza sozialeko tresna izan zen, Manhattan-go bulegoetan diseinatua eta Davos bezalako foroetan aurkeztua. Kontsignak errepikatu zituzten emakumeek, gizarteko txoko bakoitzean kuotak eta hizkera inklusiboa eskatu zituztenek, gizartearen zatiketan aparteko negozioa ikusten zuten milioidun aberatsen interesak zerbitzatzen jardun zuten -jakin gabe gehienetan-.

Identitatea merituaren gainetik lehenetsi zuen aniztasun kuota bakoitza, energia eta oinarrizko produktuak garestitu zituen ESG kanpaina bakoitza, goitik diseinatua eta finantzatua izan zen. Ez zen kaleetan jaio. BlackRock batzar aretoetan jaio zen, JP Morganen bulegoetan, Munduko Ekonomia Foroaren paneletan. Eta orain, esperimentuak porrot egin duenez, hura ezarri zuten arkitektoak erraztasun berarekin egiten ari dira atzera orain.

Fink-en aitorpenean energia ere sartzen da. Bere esanetan, «ezin gaitezke haize- eta eguzki-energia iturri intermitenteen mende soilik egon» eta «datu-zentroak ezin dira piztu eta itzali besterik gabe». Adimen artifizialari egindako erreferentzia zuzena da, bere eztandak energia egonkorraren kopuru masiboak eskatzen baititu, eta berriztagarriek ezin dute hori bermatu.

Alemaniaren kasuak eliteek eurek bultzatu zuten «esperimentu berdearen» ondorio suntsitzaileak ongi irudikatzen ditu. Trantsizio energetiko azeleratuak eragindako desindustrializazioak Alemaniako industria eta ekonomia suntsitu ditu. Alemaniako autogintza barne-errekuntzako motorretara itzultzen ari da, kontsumitzaileek erregulazio ideologikoek ezarritako ibilgailu elektrikoak masiboki baztertu ondoren.

Siglen atzean -DEI, ESG, SDG, Agenda 2030- politika korporatiboak baino zerbait askoz sakonagoa egon da. Mendebaldeko zibilizazioaren zutabeak dira sistematikoki erasotuak izan direnak: familia tradizionala, meritokrazia, norbanakoaren askatasuna, nazioen subiranotasun energetikoa eta pertsonek korporazio multinazionalek doktrinatu gabe beren balioen arabera bizitzeko duten eskubidea.

Eskoletan genero ideologia erradikala ezartzea, gizartean familia naturala defendatzen zutenak zigortzea, munduko ekonomia sostengatzen duten erregai fosilen kriminalizazio morala, enpresen barruan betetze ideologikoa zaintzera soilik dedikatzen diren burokrazia korporatiboak sortzea… orain Larry Finkek gehiegikeriatzat jotzen duen esperimentu beraren parte izan dira.

Eta esperimentu horren biktimek —izenordain zuzenak ez erabiltzeagatik kaleratutako langileek, bete ezinezko erregulazio berdeek zapaldutako enpresa txikiek, trantsizio behartuaren ondorioz energia-faktura zentzugabeak ordaindu dituzten familiek, dibertsitate-kuotei esker kualifikazio gutxiagoko hautagaiak aurretik pasatzen ikusi dituzten profesionalek— ez dute barkamenik jasoko. Izan ere, eliteentzat, haiek ez dira inoiz pertsonak izan. Huts egindako esperimentu bateko datu sinpleak baizik.

Fink-ek berak adierazi zuen: «Nigandik entzuten ari zaretena gure bezeroengandik entzun dugun gauza bera da». Negozio hutsaren ikuspuntua.

Akziodun nagusi gisa atzean dauden familiak -Rockefeller, Rothschild, Cabot eta beste hainbat- ziklo baten amaieran daude. Bere akzioak erortzen ari dira. JP Morganek Jeffrey Epsteinekin duen 15 urteko harremanaren zama darama gainean. Giro politikoa azal aldaketa eskatzen ari zaie eta hori egiten ari dira.

Gutxienez, egia argitasun handiz azalduta geratu da. Munduko inbertsio funts handienak onartu egin du woke agenda huts egindako esperimentua izan dela. Feminista korporatiboek nazioarteko eliteei erantzun dietela, ez benetako emakumeei. DE&I programek ez zuten ekitatea bilatzen, kontrola baizik. ESG irizpideek ez zuten planeta babesten, haiek ezartzen zituztenen irabazi-marjinak baizik.

Hasieratik hori esan zuten milioika pertsonek, baztertuak eta barregarri utziak izan ziren horiek, arrazoia zuten.

 

https://elliberador.com/index.php/2026/03/30/blackrock-reconoce-que-la-agenda-woke-fue-un-experimento-mundial-fallido/

joan mari beloki kortexarena

2026-04-02

 


Utzi iruzkina: