Patxi Andion: Emakume banintz (XXXII)
Emakume banintz
Emakume banintz
hasi beharko nuke
mito birjinalaren ustea
osorik zabaltzen
–testuinguruaren irudi arau–,
baita gizon zangar kementsuarena ere.
Emakume banintz
azaldu nezake
arrazoi milaka
andrekoiaren ezkutuko dohainduaz
irri-karkailek negar egingo ligukete.
Emakume banintz
ez litzaidake hurbilduko
autodun ergel bat
jai-giroko musikaz
John Wayne itxurakeriaz.
Bera bortxatzeak laketuko ninduke.
Berdintasunik ez,
beraz bortxatzailea akabatu
fideltasuna ezari saria.
Gustura hartuko nuke
haiek gure Askatasuna
deitzen duten hori.
Emakume banintz
emakume banintz
nire burua maite beharko nuke.
Emakume banintz
ez nintzateke ezkonduko
Ez bularretakorik
Ez pilularik
Berak har ditzan.
Eta orain dakizunez gero
har nazazu besoetan.
Berdintasunik ez,
hartara bortxatzailea akabatu
fideltasuna ezari saria.
Gustura hartuko nuke
haiek gure Askatasuna
deitzen duten hori.
Emakume banintz
emakume banintz
nire burua maite beharko nuke.
Emakume banintz
hasi beharko nuke
mito birjinalaren ustea
osorik zabaltzen
–testuinguruaren irudi arau–,
baita gizon zangar kementsuarena ere.
Andrekoiaren ezkutuko dohainduaz
irri-karkailek negar egingo ligukete.
Emakume banintz
emakume banintz
emakume banintz.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: