“AEBek ezin diogu Irani irabazi”

belokijmari@gmail.com 1700442561683 EUSKAL HERRITIK | 2026-03-12 23:37

belokijmari@gmail.com 1773355167569

Hau dio Scott Ritterrek, NBEko arma-ikuskatzaile eta AEBetako Marineen inteligentzia-ofiziala izan zenak. Argi mintzo da eta AEBen porrota iragarri du, nahiz eta Trumpek garaipen gisa salduko duen.

Diplomazia artea da eta konfrontazioa baino bide zentzuzkoagoa izan ohi da. Baina bizitzen ari garen garai honetan, Vladimir Putin hilketa saiakera baten jomuga izan zen, CIAk zuzendutako 91 droneren bitartez. Abenduaren 28an izan zen. Orain zazpi Storm Shadow misilek Briansk hirian instalazio industrial estrategiko bat kolpatu dute. Normalean hauek marra gorriak izanen lirateke, baina hala ere errusiarrek diplomaziaren atea zabalik utzi dute beste behin ere. Izan ere, Errusia joko estrategikoa jokatzen ari da hainbat frontetan, eta tranpa militarrean erortzea saihestu du. Errusiak itxaron besterik ez du egin behar, deus egin gabe. AEBekin, Errusiaren helburu estrategikoetako bat zigor ekonomikoak kentzea da. Eta ezer egin gabe Errusiak petrolioaren gaineko zigor guztiak altxatzea lortu zuen. Eta Errusiak ez zuen deus egin behar izan diplomaziaren atea irekita mantendu baino.

Iranen testuinguruan, Trumpen deiari erantzunez, Errusiak bere ahotsa entzutea lortu du. Telefono deia onartzean, Errusiak dei gehigarri bat egiteko edo Kirchner eta Witkoffekin aurrez aurreko bilera bat egiteko aukera sortu du. Baina bilera hori Errusiaren helburuak lortzeko askoz baldintza hobeetan eginen litzateke. Izan ere, orain AEBek etsi-etsian Errusiaren laguntza behar dute, Trumpentzat politikoki erabilgarria izanen den emaitza lortzeko. Errusiak presioa egin diezaioke Irani gatazkari amaiera emateko edo zenbait ekintza saihesteko, baldin eta AEBek Ukrainarekiko dituzten eskakizunetako batzuk arinduko balituzte.

Oraintxe bertan Europako Batasuna estu dago. Ez daki nola finantzatuko duen gatazka honen jarraipena. Alemania, beste behin ere, kolapsoan dagoen ekonomia da, bere aberastasun politikoa ere gainbehera baitoa. Starmer amaitzen. Macron krisian murgilduta. Etsaia zuk egitea nahi duzuna egiten ari denean, utz iezaiozu egiten jarraitzen. Europa bere buruaz beste egiten ari da.

Petrolioaren gaiarekin, imajina dezaket petrolioari ezarritako zigorren altxamenduak Errusiaren arazo ekonomiko larrienetako asko konponduko dituela. Errusiarrek Ormuzko itsasartea zenbat denboran itxita egonen den eragiteko gaitasuna dute orain. AEBek Errusiara jo zuten irtenbide baten bila. Beraz, AEBek Errusiak zerbait egitea espero dute, eta horrek esan nahi du Errusiak gerraren kontrola bere esku duela.

Gerraren amaierarako bide bakarra Iran ados egotea da. AEBek eta Israelek ez dute botorik honetan. Haiek hasi zuten gerra, baina dagoeneko kontrola galdua dute. Gerrak Iranek jarraitzea nahi duen bitartean jarraituko du aurrera. Hori da errealitatea. Zer egin dezake Trumpek? Dagoeneko ez dago estrategikoki garrantzitsua den ekiporik instalazio ezagunetan. Dena lekuz aldatu dute, dena hustu dute, beraz eraikin hutsak bakarrik bonbardatuko ditugu Iranek irabazten jarraitzen duen bitartean. AEBek Iranekin harremanak dituzten pertsonekin hitz egiteko beharra dute. Errusia erdigune intelektual bihurtu da orain, eta hor dago Errusiaren baliorik handiena une hauetan.

Badago Ormuzko itsasartea irekitzeko modu bat, indar gordina. Ormuzko itsasartearen Irango aldeko kostaldea 80.000 marinerekin hartu egin daiteke. Baina hura prestatzeko denbora asko behar da, eta logistika arazo bihurtzen da. Gainera, oraintxe bertan ez daukagu hori egiteko adina marine. Marineen langile asko birbideratu beharko genituzke eta ontziak ekarri, eta horrek hilabeteak behar izaten ditu. Bitartean, nazioarteko ekonomia kolapsatu eginen litzateke. Beraz, hau AEBen eta Frantziaren fantasiazko pentsamendua besterik ez da. Ez dago AEBek Ormuzko itsasartea irekitzeko egin dezaketen ezer. Inprobisatzen ari gara. Iranek darama ekimena. Guk erreakzionatu egiten dugu eta erreakzionatzen duzunean galtzen ari zara. Galtzera goaz.

Irismen luzeko misilik gabe geratzen ari gara, eta horrek esan nahi du hurrengo erasoak hegazkinak Irango aire espazioan sartuta egin beharko direla. Iranek aireko defentsa planak ezkutuan mantendu ditu; beraz, aireontziak galtzen hasiko gara. Gurutzaldi-misilik gabe geratuko gara. Haur mordo bat hiltzeko adina tiro egin dugu, baina ez dugu gatazka honi eusteko adina gorde. Orain Trumpek gehiago bonbardatuko dugula dio, baina zer? Zenbat etxebizitza, eskola eta ospitaleri eginen diegu eraso? Erantzuna “asko” da, hau literalki genozidio kulturaleko gerra bihurtu baita.

Lider gorena hiltzen duzunean azken emaitza mendekua eskatzen duen Iran bateratua da. Egoera horretan nahi duzun azken gauza zure izena mendeku zerrenda horretan agertzea da. Hori dela eta, kurduek Iran ez erasotzea erabaki zuten. Eta azeriek beste horrenbeste. Saudiarrek ere ez. Saudi Arabiarentzat ondoriorik handiena energia ekoizteko ahalmena suntsitzea izanen litzateke, eta hori bermatua du Iranen aurkako gerrari ekiten badio. AEBek ezin dute Iran garaitu.

Gerra hau porrot estrategiko ikaragarria izanen da AEBentzat. Txinatarrak beldurtzen saiatu ginen eta Asiaren gaineko misilen aurkako gure babes-ezkutuak ez duela funtzionatzen erakutsi dugu. Txinak Iranek baino misil gehiago ditu. Hortaz, Taiwanen badakite galduta daudela, AEBak ez baitzaizkie laguntzera joanen. Hego Koreak eta Japoniak AEBekin duten hiruko akordio nuklearra berriz aztertu beharko dute, hura hortzik gabeko tigrea bihurtu baita. Estrategikoki, AEBak ez gara honetaz militarki errekuperatuko.

Ukraina alde batera utzi beharko dugu; beraz, Errusiak han nahi duena lortuko du. Txinak beste hainbeste Taiwanen. India are gehiago inplikatuko da BRICSekin. Iran eskualdeko potentzia gisa agertuko da. AEBak Ekialde Hurbiletik kanporatuak izanen dira. Israel da Putinen esku-hartzea jokoan sar litekeen leku bakarra. Israelek existitzen jarraituko du, baina bere programa nuklearrari presioa eginen dio.

AEBek negoziatzeko gaitasun guztia galdu dute, ez dira fidagarriak. Baina Errusiak Iranek gai hori mahai gainean jartzea lor lezake Israelek bere programa nuklearra mahai gainean jarriko balu. Aukera asko daude hemen, baina hori lortzeko, gerra honek pixka bat gehiago jarraitu beharko du. AEBek benetako min ekonomikoa sentitu beharko dute. Hori da erabaki garrantzitsuak hartzeko modu bakarra. Eta gero Trump presidenteak Ekialde Hurbilera egonkortasuna eraman duela esanen du eta, ondorioz, ez dagoela tropa estatubatuarren beharrik eskualdean. Soldaduak etxeratu eginen ditu, garaipen handia lortu duela aldarrikatuko du eta eskualdean bakea lortu duela azpimarratuko du.

Errusia aktore globala da, eta oinarri diplomatikoa behar du. Egia esan, Errusiak Mendebaldeko beste edozeinek baino askoz hobeto errespetatzen du zuzenbide estatua. Gauzak legez egiten ditu. Iranek eta Errusiak orain esparru-akordio estrategikoa dute, eta horrek zilegitasun eta bideragarritasun politiko izugarria ematen dio Errusiari. Orain badago oinarri diplomatiko bat, eta horren gainean jardun dezake.

https://www.youtube.com/watch?v=TN1RGZXvuOs

joan mari beloki kortexarena

2026-03-12


Utzi iruzkina: