"Agian torturatu eta hil eginen naute"

belokijmari@gmail.com 1700442561683 EUSKAL HERRITIK | 2026-03-30 12:30

belokijmari@gmail.com 1774867074528

Seyed Mohammad Marandi unibertsitateko irakaslea dugu Teheranen. ZUZEU honetara ekarri izan dugu Irango berriak jasotzeko, informazio ona izaten duelako. Oso aktiboa da sare sozialetan eta Mendebalde Politikoko komunikabideetan ere ikusi izan dugu, bere iritziei balio handia ematen zaielako. Gaurko bideoaren amaieran (43. minututik aurrera), bera harrapatu nahian dabiltzala eta litekeena dela bera torturatu eta hil egin dezaten diosku.

Seyed Marandi: Ez da nire asmoak aldaraziko dizkidan zerbait, baina jendeak jakitea Mendebaldeak benetan nola funtzionatzen duen garrantzitsua dela uste dut. Twitterren saria eskaintzen da nire buruagatik. Egiaztatutako kontua da eta, gainera, ordaindutako kolaborazio bat du. Saria jarri dute nire buruagatik. Milioi bat dolar biltzeko ahalegina egiten ari dira. Erakunde israeldar iluna da. Inork ezin dit zehazki esan nortzuk diren. Mossad dela uste dut, baina dirua biltzen ari direla da kontua. Milioi bat dolar bildu nahi dute ni bahitzeko, eta horrek, jakina, berarekin tortura eta hilketa ekarriko lituzke.

Milaka, milaka asko, agian dozenaka mila pertsona kexatu dira eta Twitterrek ez du ezabatu nahi izan. Mendebaldeko kazetari asko ezagutzen dut eta bakar bat ere ez da nirekin harremanetan jarri. Horietako askok jarraitu egiten nau, dela beren kontu nagusiekin, dela bigarren mailakoekin. Hala ere, inork ez du hau gai bihurtu. CNNk ongi ezagutzen nau, BBCk ere, Sky News-ek beste hainbeste. Eta zerrenda areago luza liteke. The Guardian, The Independent, denek ezagutzen naute. The Times Londres-ek ere  ongi ezagutzen nau. Horietako bakar batek ere ez du hitzik esanen honen inguruan. Inork ez du ikerketarik eginen, noski, eta kazetari bakar batek ere ez du deus esanen gai honetaz.

Afera hau, nire ustez, garrantzitsua da. Ez nigatik. Nik egin beharrekoak berdin-berdin eginen ditut, bahitua edo eraila izateko mehatxuak ez dit gauzak egiteko modua aldatuko. Gure gazteak Teherango kaleetan ikusten ditut manifestazioetan indar armatuei eta liderrari babesa ematen, Israelgo erregimena gaitzesten eta palestinarrak babesten. Eta gero, estatubatuarrek eta israeldarrek misilak jaurtitzen dizkietenean, literalki hala egiten dute, -kontzentrazio horietako batean egon nintzen eta emakume bat hil zuten-, jendea ez zen ikaratu eta bere horretan jarraitu zuten. Gazte horiek tinko iraun zuten. Haiek tinko mantentzen badira, nik tinko eustea besterik ezin dut egin.

Garrantzitsuena da jendeak onartzea Mendebaldeko sare sozialak inperioko tresnak direla eta gauza eskandalagarrienetarako erabil daitezkeela. Txio asko kendu dizkidate. Instagrametik ezabatu ninduten duela urte batzuk, ez dut konturik han. Facebooketik ere ezabatu ninduten duela urte batzuk, han ere ez dut konturik. Baina Twitterrek txio asko ezabatu dit edo ezabatzera behartu nau. Adibidez, Gazan hildako haurren argazki bat argitaratu nuen eta gainean “Mendebaldeko zibilizazioa” idatzi nuen. Beraz, mehatxuak ez diren txioak ezabatzen dizkidate, bakarrik haurrak hiltzen ari direla esaten dute. Gero, beraiek dirua bildu dezakete ni bahitzeko, torturatzeko eta seguruenik hiltzeko. Baina hori ez dute ezabatu eta ez dute ezabatuko..

Mendebaldeko hedabideen aldetik ez dago ikerketarik eta ez interesik. Jendeak galdetzen dit, “Zergatik diozu Epstein klasea?” Epstein klasea esaten dudanean gobernu horiek ez ezik komunikabideek dituzten pertsonak ere erabat ustelak direlako da, inolako muga moralik gabekoak. Erabateko kontrola dute.

Pascal Lottaz: Berriz ere, sari bat jarri nahi dute zure buruaren truke.

Seyed Marandi: Txioa hor dago, kontua hor dago. Benetan harrigarria da. Astebete darama argitaratuta. Txantxetan aritzen naiz familiarekin. "Begira, salatuko nauten pertsonak eraikin honetan edo bilera honetan daude” esaten diet, baina oso larria da nire familiarentzat eta nire senide eta lagunentzat. Baina garrantzitsuena ez naiz ni.

Jendeak Elon Musk nolakoa den uler dezan planteatzen dut hau. Zer da The Guardian? Zer da The New York Times? Zer da The Washington Post? Zer da CNN? Ez dira komunikabide multzo monolitiko bat. Ez dira berdin-berdinak. Qatar eta Emirerriak bezalakoak dira. Ez dira elkarren gustukoak, baina egunaren amaieran klase berak kontrolatzen ditu, oligarkia berak, erabakiak hartzen dituen oligarkia sionista berak eta, jakina, beren arteko ezberdintasunak dituzte, baina oso antzeko interesak ere partekatzen dituzte.

Pascal Lottaz: Asko sentitzen dut hau gertatzen ari zaizulako, eta jendea diru-bilketa egiten ari delako zure buruaren truke sari bat jartzeko. Nazkagarria da. Albiste hau zabaldu beharra izatea bezala. Argi eta garbi erakusten du mendebaldeak bi aurpegi duela, hipokrisia nagusi dela. Mendebaldea benetan munstroa da, hau egiteagatik eta ahalbidetzeagatik eta, gainera, gizarte zibilaren bidez bideratzeagatik. Baina zoritxarrez hor gaude. Marandi irakasleari jarraitu nahi diozuenok zoazte bere Twitter kontura (X). Behean jarriko dut esteka. Berriz izanen gara elkarrekin. Eskerrak eskaintzen dizkiguzun eguneratze eta analisi guztiengatik.

https://www.youtube.com/watch?v=R70HnI9xLew

Estekak:

Seyed Mohammad Marandi: https://x.com/s_m_marandi

Neutrality Studies: https://pascallottaz.substack.com

joan mari beloki kortexarena

2026-03-30


Utzi iruzkina: