Patxi Andion: Samaritana (XXX)
Samaritana
(Entzungai eta Letra)
Madril, uneko hilabetea hilzorian,
paper baten aitzinean eseri naiz
azalaren azalaz zuri izkiriatzeko
erranen dizudana ulertu ez arren.
Hain ziur, ez zara akordatzen
ez nire izenaz ez kafetegi harenaz,
nire bakardadean horditua
ate hurren gelditurik hitz egin nizun.
So egin zenidan eta mintzatzen laga
ez zenuen galdetu, ezta nik ere,
tabernatik irten ginen gero elkarrekin
gau osoan atzekoz aurrera ibilki.
Ziur aski ez duzu sekula jakinen
ez zinela inoiz txartel-grafikoa,
zurea hitz larriena isiltzea izan zela
eta nirea zu maitatzea, emaztea.
Eiki, ilunabar hartan maitatu zintudan
zu izan zinen behialako aspaldian
bakartasuna hustu nuen ontzia
pena zaharrak eta lehen betebehar.
Zure etxeak sutondo irritsa ukan zuen
eta zure garaipen handiena jakitea
edozein gizonaren ahanztura
izan zinela tokiko kafetegi bakoitzean.
Abiatu nintzeneko portua izan zinen
baita kaia izan ere, non zirt eta zarteko
muxu guztiak itxuratu nituen,
egundo aurkitu ez ditudan amets oro.
Ez zinen bat izan, EMAZTEA baizik,
nire egunsenti berria izendatu zuena
ura eman zenidan, baita kafea egin ere,
ez dut ordaindu ote nizun oroit.
Maitasunaren kutxa gotorra zara
maitasunerako jaioa, maitasunetik
maitale zintzoa, egiazkoena
askatasunaren SAMARITANA.
Barka iezadazu bertso sorta hau,
zu gogoan kanta bat egin dut,
nire letra txarra orbain bilakatua
barkatu tonua eta “maitasun” berba.
Hain ziur, ez nuen jakin azaltzen,
ongi baino hobeto gorde nuena,
zure gogoz bestera, saiatu izan arren
paper batean idazten saiatu ere
hil honetako hilzorian, Madrilen.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: