Patxi Andion: Beti da inoiz ez (XXXIII)
Beti da inoiz ez
XX. gizaldia truke-gaiztoa
arazotsua eta sukartsua izaki.
Eraispenez likidatua
negozio erdeinagarria amaitua.
Datorrenak, berriz, XXI. mendeak
mundu zoriontsu bat igartzen digu.
Bizitzea norbera bizi gabe
birtualki bizitzea.
Beti da inoiz ez
inoiz ez da beti, inoiz ez.
Inoiz ez da beti
beti da inoiz ez, beti.
Milurteko honen mundu hau
herrixka globala duzu.
Transzendentzia handiko aldaketen igarle
den-dena berdin jarraitzeko.
Deus ez da aldatzen, horrela dirudien arren
ez du sinesterik komeni.
Egundo gertatu ez dena gertatuko ei da
bihar atzo da betiere.
Beti da inoiz ez
inoiz ez da beti, inoiz ez.
Inoiz ez da beti
beti da inoiz ez, beti.
Gizon-emazteen onena
ez da fidagarria.
Ezagutzen ez duen arazoa
gaizki planteatuko du beti.
Pentsatzerik ez, dena duzu pentsatua
ez da komeni tematzerik.
Oro izana da, baina deus ez da izan
oro da etorkizunik.
Pentsatzerik ez, dena duzu jada pentsatua
ez da komeni tematzerik.
Oro izana da, baina deus ez da izan
oro da etorkizunik.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: