Etorkizun loriatsu eta loretsu baterantz
(Aner Peritzen “Hizkuntza-komunitateen politikotasunaz” artikuluan (Berria, 2026-03-13) inspiratutao mikroipuina)
Binarismoa gainditu eta, ez emakume eta ez gizon, generorik gabeko gure identitate sexuala queertasun erabatekora lerratzen dugunean, hetero-patriarkatua, kapitalismoa eta haien hondakin toxikoenak (arrazismoa, xenofobia, aporofobia, kapazitismoa, adinkeria, diglosia, familia nuklear monogamoaren hegemonia...) betiko gaindituta, langileria batua izango da ekoizpen-bitarteko guztien jabe kontzientziatu eta solidarioa, aurrez zapaldu eta minorizatuak izandako hizkuntzak biziberrituta indartu eta loratuko dira, eta euskara izango da horien artean distiratsu, maitatu eta erabilienetako bat.
Orain, kalera aterako naiz eta oso bestelakoa den errealitate batekin egingo dut topo, badakit, baina etorkizun loriatsu eta loretsu baten itxaropenak salbatuko nau erreformismo likidazionistaren tentazio atzerakoi eta arriskutsutik.

Iruzkinak
Utzi iruzkina: