Euskera Plazara ateratzea da gure helburua. Bakoitzak egiten duenaren berri jakitea, elkar aberasteko. Baita Euskera Dantzara, jendea gure hizkuntz altxorra ikertzera bultzatzeko. Azkenez, euskeraren barne-energia den Euskal Kultura jendartera hedatzea, horrexek mugituko duelakoan jendea euskarara, autoestimua piztuz. Hona hemen nire aurkezpen txartela: AEKan partaide dozena bat urtez (irakasle eta Didaktika Taldeko kide). Ondoren KALEGANA itzulpen-taldean ihardun nuen, besteak beste Herodoto-II itzuliz grekotik, baita, kolaborazio gisa, D. Hume, T. Hobbes (Leviathan) eta Darwin (Espezieen Jatorria) ingeleratik.