Kukuak makur jo digu guztioi. Baina kukuak makur jo dio, lehenik eta behin, nagusi dugun sistemari. Mendebalde “garatu” honetako sistema kapitalistari. COVID-19 delakoak, 2020ko martxoan, jokoz kanpo harrapatu du; eta gure “erregea” biluzik dagoela ikusi ahal izan dugu. ...
Aurreko mendeetan jada gertatua zen euskal nortasunaren galera, batez ere Nafarroa konkistatu ondoren. Gogoratu medikuntza tradizionalaren errepresio ankerra, lur komunalen pribatizazioa, euskal ohitura eta Foruen galera, denok ere euskal senaren zutabe garrantzitsuak. Euskaldunok beste gerra bat galdu ondoren, Frankoren errejimenak eta ondorengo neofrankismoak are gehiago kolpatzen dute euskera nahiz euskal kultura eta askatasunak. Ondorioz, hona hemen euskal nortasun kolektiboaren zenbait galera azken ehun urteotan: - Zuzenbide Piriniarrari etaForuei gaur egun indarrean dagoen Zuzenbide E...
Euskera Plazara ateratzea da gure helburua. Bakoitzak egiten duenaren berri jakitea, elkar aberasteko. Baita Euskera Dantzara, jendea gure hizkuntz altxorra ikertzera bultzatzeko. Azkenez, euskeraren barne-energia den Euskal Kultura jendartera hedatzea, horrexek mugituko duelakoan jendea euskarara, autoestimua piztuz. Hona hemen nire aurkezpen txartela: AEKan partaide dozena bat urtez (irakasle eta Didaktika Taldeko kide). Ondoren KALEGANA itzulpen-taldean ihardun nuen, besteak beste Herodoto-II itzuliz grekotik, baita, kolaborazio gisa, D. Hume, T. Hobbes (Leviathan) eta Darwin (Espezieen Jatorria) ingeleratik.