Lehen euskera
Euskal hizkuntzak bost garapen nagusi izan ditu:
1) Lehen euskera deritzodana
2) Paleolitoko euskera (bisilabikoa: auskitera deritzodana)
3) Neolitoko euskera (hiru silaba soilez osatua)
4) Euskera modernoa (Neolitotik honanzkoa)
5) Euskera garaikidea (Erdi Aroaz ostekoa).
Hizkuntzalari akademikoek neolitotik honanzkoa baino ez dute ezagutzen, eta hor barruan hainbat bereizketa egiten (“euskera arkaikoa” eta abar), betiere duela 2000 urte Akitaniako hilarrietan aurkitutakoa lehentzat hartuz. Beraz, baliteke “arkaikoa” deritzotena Erdi Arokoa izatea, zeren ez baitute egin euskera idatziaz lehenagoko Hiztegi Etimologikoa. Eta ezin egin ere inolako Hiztegi Etimologikorik, euskera idatziaren lehenagoko erroak ezagutu gabe.
Lehen euskera deritzodana giza espeziea ahots-onomatopeia monosilaboen bidez hitz egiten hasi zenekoa da, duela -100.000 urte gutxienez. Data hori -120.000 urtera arte ere atzera daiteke. Neandertalaren hizkera dugu, beraz, “homo sapiens sapiens” deritzoten kromañona gurera iritsi baino (-45.000) lehenagokoa, milaka urte lehenagokoa . Nola jakin daiteke hori? Erro horien memoria euskerak gorde duelako eta gaur egun ere erro berberak darabiltzagulako. Erro horiexei buruz jardungo dut segidan.
Argi utzi behar da, lehenik eta behin, euskera hizkuntza-habia jakin bateko hizkera dela, hots, Europa Mendebaldeko eremu eko-biologikoaren emaitza. Beste hamabi hizkuntza-habia eko-biologiko ere izan dira munduan: hizkuntza paleo-artikoa (arioak), euskeraren auzokoa berau. Horri buruz Jon Nikolas bilbotarraren ikerketa daukagu. Horrez gain, Afrikan lau hizkuntza-habia (Boswana, Eki Afrika, Sahara Berdea gehi Atlas inguruko amazighen); Asian hiru: Sino-tibetera, Dene-Siberiakoa, gehi Indiakoa, gehi Ozeaniako papua herri indigenen hizkuntzak; Kaukaso inguruetako kaukasieren hizkuntza-habia; eta semitena. Amerikakoak berriak dira: batzuk, Bering itsasarte jelatutik Amerika mendebaldera iritsi ziren asiar jatorriko hizkuntza: maia, azteka, ketxua, aymara, maputxe; eta besteak Islandiako glaziar barrenetik Amerika iparraldera iritsi ziren solutre aldiko (-16.000 ing.) euskaldunen jatorrikoak: Kanada eta Ipar Amerikako ekialdean barna, egungo Virginia Estaturaino ziren (Appalache mendilerroraino): athabaskoa Kanadan eta nabajo-apatxea AEBetan, Rülhen eta hainbat hizkuntzalari ospetsuk diotenez. Orduko hizkuntza auskitera zen, paleolitoko Koben denborakoa. Bisilabikoa.
Baina zelakoa zen lehen euskera? Onomatopeia-hitz monosilabikoa? Jakina, ahots gutxikoa, baina zeinu, keinu, doinuera, intonazio eta esku-mugimendu ugariren bidezko laguntzarekin. Hitz gutxi, baina lengoaia aberatsa, esan ohi denez. Oraingo hizkeraren alderantzia: hitz asko baina adierazkortasun (lengoaia) gutxi.
Zeintzuk ziren gure lehen arbasoen hots-hitz monosilabiko horiek?
Berrogei inguru erro nahikoa zuten euren bizimodua eta ingurunea ulertzeko eta aditzera emateko:
IZ erroa, bizia eta argia; hortik sortuko dira paleolitoan izan, izen..
ZI: ura, ibaia eta zitua (elikagaia); hortik sortuko dira bizi, zitu…
GI: giza haragia, hots, gorputz-organoak (gibel, giltzurrin, gihar...)
GIZ: gorputz bizia (gorphitz), GI + IZ (giza, gizaki, gizon..)
Beste kontzeptu garrantzitsu batzuk:
U: espazioa, ingurunea, zerua; gero hortik URU sortuko da, baita URÇIA…
GU: agian U/GU kontrastez sortua
HI: NI pertsonak aurrean duen laguna (HI barik ez naiz NI; Hi barik ez naiz kontziente NI)
SU: Aethelman antropologoaren iritziz, sua kontrolatu zuen lehen gizakiak (Heidelberg-gizakiak) ahoskatu zuen SHU, orain SU dioguna (duela -400.000 urte)
GAR (brasa)
BOR: agian sumendien ikuskizunetik atera zitzaion onomatopeia (bor-bor).
UR, ez dakit nondik sortua. Ikerle batzuen arabera, arioen paleo-artikotik.
OR: (orain zakurra, baina lehenbizi animalia oro adierazteko hotsa (orein, behor…)
ORTZ: ortzea, seguruenik OR hitzarekin zerikusia duena (Zodiakoa)
AB: jatorria, ahoa, zeinetik abu, aba, abo… hitz bisilabikoak sortuko diren euskeraz nahiz iberieraz.
EB: zeinetatik eba/ema, eman… sortuko diren (iberieraz EBAN polisemikoa: eman, erditu, eraiki). Ez da ahaztu behar euskal/iberiera hizkuntza berbera izan zela, duela -18.000 urtetik neolitora arte (-8.000)
AT: kanpora, alde hemendik, ate
DA: datzana; GU-taz kanpokoa, ingurunea
AI: punta, zorrotza, etorkizuna
IL/EL: ahula, gaixoa, eria, eltxoa, ilea…
OI: ohitura, diotena (omen, ei)
ER: ertz, erro, erru, oker…
ARR: nabarmena edo berezia den guztia adierazteko: arra (varón), trinkoa, barrabilak…
ATS: ase, atsegin, adats…
BA: (bai/bah/baa): intonazio eta keinuen arabera, positiboa, negatiboa edo zalantzakoa: baga; makur (bah-kur); baa
UK (ezezkoa). Baina 2. Fasean uku (lekua), uko (ukazioa), esku (ez-uku)… emango ditu.
BI
IHI
IO/LO: lehena jario, bigarrena jario eza (LUR= lo-ur)
LI: lore eta landarea adierazteko: lili, liho, lizar…
HOTS, HUTS, HITS, HATZ, HATS, HOTZ, HETS (gero azken hau hesi eta etsea izango dena (iberieraz ES/SE; guantxeraz ATXE; kaukasierez GHA, TXE, TCHIE)
HUR (hurbil)
TUR/TOR/DUR/DOR (altura: Dordoina, Durango) eta ORD (ordeka: Orduña, Ordunte…)
Kontzeptu horiez gain, errepika-onomatopeien adierazkortasuna: dar-dar, dir-dir, diz-diz… eta halakoak.
Orain garrantzitsuena: kontzeptu horien artean honako hauek zeuden, bigarren fasearen eraikuntzan habe nagusiak izango zirenak, Habe ez ezik turboak:
Aditzak
IN: ekintza (jin, egin, ordain, inausi…)
AN: jarduera, abia (joan, jan, edan, jorran, eman, esan, abian, bertan…)
UN/ON: egon (jagon, entzun, iraun, jardun, berton…)
EN: nondik, noren/zeren (lehen, azken, irten, eten, omen; baita, en/on metonimiarekin, nor/nehor; noiz/nehoiz/nehon). Beraz genitibo eta zirkunstantzialaren zeregina zeukana. Eta daukana, -(a)ren bihurtuta orain.
Espazio-denbora adierazteko:
UN/ON berriro ere, baina bestelako zeinu eta lengoaiaz (I suppose so): hortik une/gune espazio-denbora ia-ia gauza bera gisara iruditu zuelarik euskal pentsaerak: une/gune; aldi/alde (eta hori Einsteinen aurretik)
Jarduera-eza, eritasuna eta heriotza adierazteko: IL, UL, EL (eri, hil, abail, ahul, kikil, ile/ule, euli…)
Fonema ezezleak, UK hitz-hotsaz gain, EZ/E: esku (ez-uku), egu (e-gu, “gu ez garen guztia”); hesi (ez-ihi, “ihitza ez dena”)
HITZEN ERAIKETA MODUAK: inguruko hots naturalak imitatuz (bor-bor), zirrarak adieraziz (shu, izu..), kontrasteak (hi/ni), hasiera batean HIZ/NIZ (azken hau ENNIZ amazigheraz)
Guzti honetatik misterio bat geratzen zait: Zer irudi izan zuen buruan gure lehen arbasoak HIZ esan zuenean? Demagun IHI izan zuela buruan. Hala izan bazan ala ez bazan, ager dadila Derioko plazan…
Zinez, IHIak eta ihitzak sekulako garrantzia izan zuela ageri da: GARI (gara-ihi), HIGI (ihi-gi), HEGI (ihi-ge, “ihi bage”), eta hitzon ehunka eratorri.
Beraz, IHI izan balu buruan, Pascalen esaera edertuko genuke benetan; Pascalek: gizakia, ihi pentsalaria
Gure arbasoek: HIZ, ihi biziduna
OINARRIZKO HITZEN ETIMOLOGIA HIZTEGIA
Hiztegi honetan euskera hizkuntzaren 5 sekuentzia edo aldi bereizten dira:
Aldia |
Urteak |
Adibidea |
Nola bereiztu |
Lehen euskera |
-120.000 |
AB |
letra larri azpimarratua |
Paleolitoko euskera |
-18.000 auskitera |
ABA |
letra larria (auskitera) |
Neolitoko euskera |
-8.000 |
alaba |
minuskula azpimarratua |
Euskera modernoa |
-5.000 |
alabaorde |
minuskula hutsa |
Euskera garaikidea |
Erdi Arotik geroztikoa |
alabaordeak dio |
minuskula hutsa |
Euskera |
Bereizketa |
Azalpena |
AB |
(lehen euskera) |
AB: jatorria,hasiera... zentzuorotan |
ABA |
ab-anà |
aba: jatorrizkoa (a) martxan (an): leinua; sinonimia hirukoitza: aba/enda/aria; euskera barneko Sinonimia Hirukoitz amaizageri da |
abadagune |
abu-en-ara-guneà |
abadagune: jatorrizkoaren (abu-en) aukera (ara-gune). Cf., ahora |
abade |
aba-en-ideà |
abade: leinuaren (aba-en) ahaide (ide); apaiz |
abaildu |
abu-al-il-tuàabu-al-ituà |
abaldu: jatorrizko energia (abu-al) ahitu (itu) |
abar |
abu-en-adarà |
abar: jatorrizkoaren (abu-en) adar; barda, kima; iberierazabar=hamar |
abaraska /aberaska |
abere-ila-askaà |
àaberil-askaàabaraska: apis aberetxoaren (abere-ila) aska; Cf.,abeilla; abeja |
abarka |
abar-ekai-en-garaà |
àabar-eki-kaàabarka: (zuhaitz) materialez eraikitako (abar-ekai-en) azaleraedozola (gara); Cf., zapato (*za-an-boa-to, “behetik gora altxatzekoa” |
abaro |
abere-en-aroà |
abaro: abereen (abere-en) babesgunea (aro); koro/oro/uru/aro/-gor- |
abegi |
aba-en-eginà |
abegi:leinuaren (aba-en) agur egitea |
abenda |
abu-en-ariaà |
abenda: jatorrizkoaren (abu-en) arraza (aria) |
abendu |
abu-en-duià |
abendu: bokale (abu-en) duina (dui); urte-bukaera zoriontsua; gabonil |
aberats |
abere-en-aseà |
aberats: abereen (abere-en) ugaritasuna (ase); Cf., habére (latin) |
abere |
abu-en-beheà |
abere:jatorrizko leinuarekiko (abu-en) behekoa (behe) |
aberri |
abu-en-herrià |
aberri: jatorrizko (abu-en) herria; sinonimoak: ABA, ENDA, ARIA |
abesti |
abo-en-eresiàab-eresià |
abesti: ahoz ematen den (abo-en) eresia; abesbatza; Cf., coral |
abezia |
abere-en-hesiaà |
abel-hesiaàabezia: abereen (abere-en) hesia: ukuilua, korta |
abia |
abu-en-iraà |
abia: jatorriz kolekutik (abu-en) norabaitera (ira) joan; Cf., etrusk., abi |
abialdi |
abia-an-aldià |
abialdi: luzerako (abia-an) bidaia (aldi); abian, martxan |
abil |
abu-en-iluà |
abil:jatorrizkoaren (abu-en) moldegilea (ilu); “homo habilis”: harri-enborren tailaria; Cf., iberiera zustalari (husguneen tailaria) |
abio |
abia-en-oà |
abio: abiaren (abia-en) jopntua (o): abiapuntua |
abistu/txistu |
abo-en-iz-tuià |
abistu: ahotikako (aho-en) energia (iz) bikaina (tui) |
ABO |
abu-oà |
ABO: printzipioa gauzatzen den gunea: une/un/-on/-no/-o.; Europa Mendebaldeko Akitania (Auskitania) zabaleko hizkera paleolitikoa (bisilabikoa) duela 18.000 urte inguru eraiki zuen Solutre-aldiko jendeak, “lehen euskeraren” onomatopeia-hotsetan oinarrituta. |
abizen |
aba-iz-enà |
abizen: leinu- (aba) izen; ikusizen |
ABU |
ab-uà |
ABU: jatorrizkoa, uhobia, iturburua, bokalea, mortairua... (erro polisemikoa); ab/abu/amu-anu; Cf., iberieraz ABU |
aburu |
abu-an-buruà |
aburu: jatorrizkoa helburu (an-buru); ABURU/MUGA/ASMO, “sinonimia hirukoitza”: hiru sinonimo-mota zeharo desberdin Gauza bera adierazteko. |
abuztu |
abu-en-uzta-uà |
abuztu: berazko (abu-en) uztarikez (uzta-u); agorrila; Cf., Augusto |
adar |
(ikusabar) |
|
ADATS |
adar-aseà |
ADATS: ilaje oparoa (adar-ase); motots (aseà ts) |
adausi, ahausi |
au-en-auz-inà |
adausi:auhen (au-en) zolia (auz) egin; zaunka egin |
adei |
adi-en-inà |
adei:arreta (adi-en) eman (in) |
ADI |
ai-hià |
ADI:arreta, hi |
adia |
adi-ah |
adia: adi, mesedez: ahuena, deitorea; ikus AH |
adimen |
adi-en-menà |
adimen:aditzeko (adi-en) ahalmena (men) |
adin |
adu-en-dinà |
adin:dagokion (adu-din) haina (din); aduaren araberakoa; Cf., hado |
adina |
adu-en-hainaà |
adina: aduari dagokiona (haina); bezainbeste, bezainbat; adu = hado |
aditu |
adi-in-tuià |
aditu:arreta (adi-in) egokia (tui) eman (tui/dui/duin/din); |
aditz |
adi-en-hitzà |
aditz: arreta erakartzeko (adi-en) edo ekintza adierazteko hitza |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: