"EUSKERA DANTZARA! El ibérico según el euskera" liburuarekin iberiera ikertzeko bide bat zabaldu nahi dut

Naberan 1582010811079 Naberan | 2020-06-28 10:12

euskerarenjatorria@gmail.com 1593332400958

“Lehen euskera” deritzodana, Mendebal Europan gure arbaso zaharrenek egin zuten hizkuntza da. Onomatopeiazko berbots silaba bakarra, zeinuz, keinuz, doinueraz eta eskuen mugimendu ugariz lagundua. Hitz bakanak izan arren, orduan behar zituzten oinarrizko kontzeptu guztiak adierazteko gai ziren: aditzen bidez (IN, AN, ON), espazio-denborarako UN eta genitibo/zirkunstantzial gisako EN partikula boteretsuaz baliatuz.

Hizkera hark jauzi erabakiorra izan zuen duela 18.000 urte inguru, paleolito aldiko koba atarietako sueteen inguruan: lehen euskeraren erro beraietan oinarrituta, bi silabako hizkera eraiki zuten. Hizkera garatu hura euskal/iberiera izan zen eta, duela 10.000 urte, mundu zabalera hedatu zen, duela madaleine-emigrazioarekin.

Nekazaritza sortu zenean, aldiz, euskal talde bakoitza lurralde ezberdinetan egondu zen: batzuk orduko “euskal herrietako” eremu zabalean, eta besteak Levanten eta Hegoaldean. Horregatik, batetik euskera eta bestetik iberiera bereizten hasi ziren, arestian hizkuntza bera zenetik bi dialekto sortuz. Iberierari dagokionez, duela 2.000 urte desagertu zen, baina ez aztarnarik utzi gabe.

Larramendi izan zen lehena, beste arlo askotan bezala, euskeraren eta iberieraren antzekotasunaz jabetu zena; gero Von Humbolt alemaniarra eta Astarloa durangarra oinarritu ziren harengan, eta hauek biok Sabino Arana konbentzitu zuten.

Eskuratzeko:

visionnet-libros.com

Papel

http://www.visionnet-libros.com/index.php?route=product/product&product_id=80221

Google

PDF

https://play.google.com/store/books/details?id=Q0zsDwAAQBAJ

Amazon

POD

https://www.amazon.es/gp/product/8417867775

Casa del Libro

PDF

http://www.casadellibro.com/afiliados/homeAfiliado?ca=29953&idproducto=11605166


Utzi iruzkina: