Egungo egoeraren balantzea osatzeko, herri mailan bizirik dirauten arloak ere aipatu behar dira: - Era guztietako jarduera kolektiboak eta herri mugimenduak, komunitate sena bizirik dagoen seinale. - Auzoa, auzolana eta batzarra, lehengoaz bestelako testuinguruan, jakina. - Era guztietako errebindikazio eta borrokak, intsumisio sena bizirik dagoen seinale. - Emakumearen ahalduntze-mugimendu hazkorra, indarrean dagoen patriarkatuaren eta matxismoaren aurrez aurre; baita Pentsionisten mugimendua pentsio duinen alde. - Azken 100 urteotan nazio kontzientzia eta erabakitzeko eskubidearen aldarri...
Ez digute irakatsi, baina intsumisioaren memoria sakonak bezain etengabeak elikatzen du euskal sena. Erresistentziak eta errepresioak markatutako herria gara. Batetik bagaudak daude, II. mendetik V. mendera jauntxo handien eta Erromatar inperioaren aurka altxatu ziren nekazari-talde txirotuak. Bagaudeen matxinada nagusia V. mendearen lehen partean izan zen, Euskal Herriko lurraldeetan ere, harik eta Nafarroan garaitu zituzten arte. Bi mende eta erdi iraun zuen matxinada! Bestetik, XVI. mendean, Durangoko heretikoak, fratricelloen doktrina komunistak aldarrikatzen zituztenak, eta &ldqu...
Arlo honetan ere aldaketa gertatu da duela 50 urte ingurutik honantz: erlijio eta eliza katolikotik askatze-prozesua bizi izan dugu E.H.an, hamar mende luzetan zehar izan duen eragin sakonaren ostean. - Erlijioari dagokionez, askoz eragin txikiagoa izan du, Elizak izan duenarekin konparatuta. Orokorki, ideologia transzendentalekiko jarrera eszeptikoa izan du euskal jendeak, aurrerakuntza teknikoen zale-zale izan den bitartean (San Martin eta Jentilen kontakizunak gogoratzea baino ez dago). Naturaz gaindiko kristau erlijioaz ere beste horrenbeste gertatu dela esango nuke: “zer edo zer ...
j) Herri kultura eta folklorea Bata zein bestea oso aberatsak ditugunez, aparteko kapitulu bat beharko lukete. Bertsolaritza eta kantua, Maskaradak eta Inauteriak, solstizioko errituak, Dantzak… Azken atal honi buruz, nabarmentzekoa da J.A. Urbeltz jaunaren lan eskerga: Bere lehen liburua (1994): “Bailar el Caos. La danza de la Osa y elsoldadocojo: Sobreaspectossimbólicos de lasdanzasvascas” k) Naturaren ezagutza eta Lurrarekiko atxikimendua Nafarroa konkistatu ondoren, milaka lagun, gehien-gehienak emakumeak, erre zituen Inkisizioak 1540 eta 1700 bit...
Euskal pentsamendua edo sena edukia transmititzen digun tresna nagusi eta ezinbestekoa da. Bera barik euskal senaren eraikina hondoratu egingo litzateke. Ikuspegi askotatik azter daiteke bera. Filosofia aldetik, espazio-denboraren pertzepzioa une/gunehitzek adierazten dute zientifikoki: gauza bera dira, baina ez guztiz: denbora espazioan gauzatzen da. Bestalde, ur/urte, egu/negu eta horrelakoek batasun kosmikoa bere ñabardurekin adierazten dute, adibide batzuk jartzearren. Goian landu dugun arloari atxikiz, euskeraren egiturak, inguruko hizkuntzenak ez bezala, parekidetasun ...
Esan bezala, herri edo herrialde bateko usadio eta ohiturak idatzita jasotzen zituen araudimultzoa ziren Foruak. Zenbait eskubide eta askatasun indibidual zein kolektibo eraentzen zituzten: zuzenbidezko eskubideen errespetua,bake-garaian soldadutzarik egin beharrik eza, zerga-erregimen berezia, aduanako zergarik eza, etab. Herrialde bakoitzeko batzarrak zuen foru-legeak idazteko eta aldatzeko ahalmena. Lehenengo forua Nafarroako Foru Orokorra izan zen (XIII mendea). Hona hemen AnneMarieLegarderen (“LesBasques, societétradicionell eta symetriedessexes”)analisia emaku...
Zuzenbide Piriniarra delakoa ahozko eta ohiturazko legeria zaharra da, herrialde bakoitzean bere kasa garatu zena, harik eta Nafarroako Erresuma idatzizko lege-bildumak egiten hasi arte XIII. m.tik aurrera. ForuOrokorra erresuma osoan aplikatzekoak ziren lurralde-eskubideei buruzko lege-multzoa zen. Antzinagoko zuzenbideari dagokionez, hurrengo zutabeak zituen, zeinetariko batzuek gaur arteko eragin sakona utzi duten gure sen kolektiboan: - Etxea da zuzenbide piriniarraren oinarria. Etxeak bere osotasunean irautea. Eta hor amaren ildoko oinordetza ageri da. Eredu matrilineala, beraz. ...
e) Ama Birjinaren kasua Hemengo antropologo batzuek “Birjinaren kasua” aipatzen dute, sinbolo femeninoak erabili arren gizarte patriarkala gertatzen dela argudiatzeko. Egiaz, Ama Birjinaren debozioak garrantzi itzela hartu izan du, nahiz eta Miriamen pertsonaia ez duten nabarmentzen ez Ebanjelioek ezta hasierako Kristianismoak. Zergatik promozio unibertsal hori? Nire ustez argi dago: leku bakoitzeko Ama Birjinak jainkosa autoktonoa ordeztu du: Horrela adibidez, Mexikoko Ama Tonantzin Guadalupeko Birjinak ordeztu zuen, Hego Amerikako PachamamaLujango eta gainerako Ama Birji...
Arrasto horietariko bat Mariren (Dama, Saindiaedo Anderearen) mitoa da. Gure Andere edo Señoriek “jainkosa” pre-indoeuroparra gogarazten digun izaera du, nahiz eta Mariri ez zaion deitzen inoiz “jainkosa”. Lehenik eta behin, emakume gisa aurkezten zaigu, osagai maskulinoak ere barne hartzen dituela (Sugaar, aharia, akerra, zaldia…). Hauen ernalkuntza indarraz baliatzen da naturaren bizi-adurra sortarazi eta berriztatzeko etengabe. Saia eta erroia ditu mezulari, eta Arbola gisa ere ikusi izan da. Hau da, ar-eme printzipioen batasuna adierazte...
Ekialdeko Europan azaleratu duten “Antzinako Europa” hori ez da mugatzen eremu horretara, baizik eta inbasio indoeuroparren aurretiko Mendebaldeko Europa ere barne hartzen du. Lotura estua dauka alde honetan 2700 urte iraun zuenmegalitoen kulturarekin, Irlandatik Italiara eta Eskandinaviatik Portugalera, Euskal Herria bete-betean hartuz. Izan ere, lehenbizi Eki Europan azaleratu zena, orain Frantzian (Loira, Oise, Lot, Rodano bokalean) eta beste leku batzuetan ageri da, eskultura batzuk estiloan ere Eki Europakoen antzekoak direlarik (HenriDelporte: L´image de la femmedans...
Euskera Plazara ateratzea da gure helburua. Bakoitzak egiten duenaren berri jakitea, elkar aberasteko. Baita Euskera Dantzara, jendea gure hizkuntz altxorra ikertzera bultzatzeko. Azkenez, euskeraren barne-energia den Euskal Kultura jendartera hedatzea, horrexek mugituko duelakoan jendea euskarara, autoestimua piztuz. Hona hemen nire aurkezpen txartela: AEKan partaide dozena bat urtez (irakasle eta Didaktika Taldeko kide). Ondoren KALEGANA itzulpen-taldean ihardun nuen, besteak beste Herodoto-II itzuliz grekotik, baita, kolaborazio gisa, D. Hume, T. Hobbes (Leviathan) eta Darwin (Espezieen Jatorria) ingeleratik.