Euskal senaren lehen oinarri ezagunena, arkeologo nahiz antropologoek oso ondo ikertua eta dokumentatua, Europa Zaharra edo Indigenarekin euskaldunok partekatzen dugun garai preindoeuroparra da. Zibilizazio hori hainbat milurtetan zehar garatu zen Europa neolitikoan (duela 9000 urtetik indoeuroparrak sartu arte, gurera 3500 inguruan). Gai honi buruz garrantzi berezia du, besteak beste, MarijaGimbutas arkeologoak eta bere zientzialari taldeak egindako ekarpen erabakigarria ezagutzea (ikus Interneten edota Sugearen Iraultza liburuan laburtu nuena (13-21 orr.) Gimbutas emakume lituaniar-...
Ez dut ulertzen euskal sena edo nortasuna inoiz aldatzen ez den esentzia abstraktu gisa. Historian zehar alda daiteke eta aldatzen da, ikusiko dugunez. Bestalde, alderdi negatiboak ere aurki daitezke, jakina, baina hemen euskal jendarte justuago bat eraikitzeko baliagarri izan daitekeena hautatuko dugu. Gaur egungo etapa kapitalista eta patriarkalari aurre egin diezaiokeen euskal sena (Ortiz-Osesek “euskal inkontziente kolektiboa “ deritzo). Non aurkitzen da berau? Zeintzuk dira nortasun horren sustraiak? Lehenik eta behin, indoeuroparren aurreko Europa Indigena delakoa....
Argiak egindako elkarrizketa 2004an Kartzelan zazpi urte pasatu zenituen. Zer gauza ikasi zenuen? Nik pintatu egiten nuen, akuarelaz. Kartzelan ez zen kolorerik ikusten, zementua bakarrik. Kolore falta bizi nuen, eta iristen ziren postaletatik, koloreak pintatzen nituen. Filosofia eta hizkuntzak ere ikasi nituen. Frantsesa, ingelesa eta alemana irakurtzen badakit egun. Gainera, euskara batuko eskolak ematen zizkigun Amurizak 1968an. Nola jaso zenuten aske zeundeteneko berria? Franko hil zenean ez zuten guretzat indulturik eman. Zurrumurruak ugari izaten dira kartzelan. Edozein gauzag...
Euskera Plazara ateratzea da gure helburua. Bakoitzak egiten duenaren berri jakitea, elkar aberasteko. Baita Euskera Dantzara, jendea gure hizkuntz altxorra ikertzera bultzatzeko. Azkenez, euskeraren barne-energia den Euskal Kultura jendartera hedatzea, horrexek mugituko duelakoan jendea euskarara, autoestimua piztuz. Hona hemen nire aurkezpen txartela: AEKan partaide dozena bat urtez (irakasle eta Didaktika Taldeko kide). Ondoren KALEGANA itzulpen-taldean ihardun nuen, besteak beste Herodoto-II itzuliz grekotik, baita, kolaborazio gisa, D. Hume, T. Hobbes (Leviathan) eta Darwin (Espezieen Jatorria) ingeleratik.