Euskal mitologia zaharretik asko dugu ikasteko
Argiak egindako elkarrizketa 2004an
Kartzelan zazpi urte pasatu zenituen. Zer gauza ikasi zenuen?
Nola jaso zenuten aske zeundeteneko berria?
Espero ez genuenean, amnistiarekin atera ginen. Patioan geunden jolasten, eta kartzelaria etorri zenean kanpora gindoazela esanez, "lehenengo partida amaitu behar dugu!" atera zitzaidan, erdaraz.
Ihes egiteko tunela prestatu omen zenuten. Nola?
Batzuk zuloa egiten genuen bitartean, goian beste batzuk kartzelariak entretenitzen aritzen ziren, mila eratara. Familiari buruz hizketan, ping-pong txapelketak jokatuz (beti uzten zitzaien irabazten funtzionarioei)...
Zulatu beharreko lurra buztina zen, oso ona, harririk gabea. Epailea "zer egiten zenuten lurrarekin, jan?" harritu zen. Garbitegian bertan zegoen hodi batetik botatzen genuen, denok ordu berean dutxara joanda.
Hiru edo lau hilabetez geldi egon ginen, Burgosko epaiketa zen artean. Han ere iheserako asmoa baitzegoen. Burgosko epaiketan egondako bi lagun zeuden gurekin, eta haien bidez jaso genuen informazioa.
Zuloa amaitu egin genuen. Bi metro sakon egin genuen zuloa, eta hamaika eta erdi luze, patioa zeharkatzeko. Iritsi ginen kanpoko argia ikustera, eta irteteko eguna ere jada jarrita genuen.
Nola harrapatu zintuzteten?
Harrapatu gintuztenean, deabruari otoitza zuzentzen hasi nintzaion. Hiru deklaratu ginen arduradun, eta Cartagenako presondegira eraman gintuzten.
Gaurko panorama nola ikusten duzu?
Orduan ez genuen amestu ere egiten euskara horrela aterako zenik, eta Bilboko ezkerraldean euskara entzungo genuenik. Baina ahuldadeak ere oraindik handiak dira. Buru politikoek ez dakite euskal kultura zer den, nahastu egiten dira. Aurrekontuak egiterakoan euskara dirurik gabe geratzen da. Erdaraz, "cultura vasca" esaten dute, baina izen horren azpian sartzen dituzte euskarazkoa eta euskarazkoa ez dena.
Bata da euskarazko kultura, eta bestea Euskal Herriko kultura. «Euskal Herria» izenak berak, ez dut uste «euskararen herria» esan nahi duenik. «Auzako Herria» hitzetik datorrela da nire teoria. Neolito garaian jendea auzetan jarri zen bizitzen, alegia, muinoetan eraikitako herrixketan. «Auza» hitza erro gisa duten adibide asko dira toponimian, Zarautz edo Abusu, adibidez.
AEKn didaktika taldean aritu zinen. ARGIAn, 87ko elkarrizketa batean, esaten zenuen zaila zela euskara ikastea, ez hizkuntzagatik, erakusten zen moduagatik baizik. Hori aldatu da?
Euskal eta erdal komunitateak elkarrengandik gertu al daude?
Gaurko Euskal Herrian erdara ez da gaztelera edo frantsesa bakarrik. Kultura ezberdin asko nahasten dira.
AEKren lema «Euskaraz eta kitto» izan da. Gaur eleaniztasuna dago modan.
Euskaldun denok gara, berez, elebidunak. Baina soziologikoki ez da posible elebitasun orekatua, hizkuntza batek besteari gain hartzen dio. Denborarekin, elebitasun ofiziala hizkuntza txikienaren kaltetan izaten da. Hizkuntz merkatua ere, libre utziz gero, hizkuntza txikien kalte da. Babes berezia behar du. Kulturan, berdin. Lehentasuna eman behar zaio auzako kolektibitateari erreferentzia egiten dion kulturari.
Gaur esaten da ez dela errealista herri osoa euskalduntzea.
Nola hasi zinen euskaldunen ilargi-egutegia aztertzen?
Zer esan nahi dute, bada, «aste» eta «egu» erroek?
Ilargi egutegi horren arabera, nolakoak lirateke asteak?
Ilbetearen bueltan, "egu" erroa duten lau eguneko multzoa dator: "eguaztena", egu hasten denean; "eguena" eguren egun nagusia; "barikua" eta igandea. Hori da larunbata, lau edo bost eguneko jaia, hilero, ilargi betearen inguruan egiten zena. Erromatarren idatzietan ere ageri da euskaldunen jai handi hauen berri.
Zer alde dago egutegia eguzkian edo ilargian oinarritu?
Ilargi egutegia guztiz desberdina da, ezin da hain zehatz zatikatu, ilargiaren kontua beti delako gutxi gorabeherakoa. Aste batzuk daude 14 egunekoak, beste batzuk 15 edo 16koak... Izan ere, hemendik ikusten dugun ilargiaren arabera egiten zituzten egutegiak. Berez, espazioan, ilargiak beti 26,9 gau behar ditu lurrari bira emateko.
Nola izan zen ilargi egutegitik eguzkikorako aldaketa?
Orain dela 30-40 urte, Elizak santuen jai egunak ere aldatu egin zituen, liturgia berriaren izenean. Aurreko erreferentziekiko beste eragin negatibo bat izan zen. Interes unibertsalei begira, ez zitzaien otu gure kulturaren ezaugarriak interesgarri zirenik.
Zer balio luke antzinako ilargi egutegiak egun?
Ilargi egutegia ez zen Euskal Herrian bakarrik erabiltzen.
Frantziako 16 gune desberdinetako toponimia aztertzen ari naiz, eta euskarazko erroa dute izen gehienek. Hori frogatzea izango da nire hurrengo ahalegina.
Zer ikertu daiteke toponimiarekin?
Izan ere, onomatopeiak elkartuta leku izenak jartzen hasi zirenean sortu zen Europako hizkuntza modernoa.
«Dor» edo «bor» onomatopeiak mendiak eta sumendiak esateko erabiltzen ziren. «Zi» edo «ziriz» erreka esateko. «Urru» ugaritasuna da. «Ara» erroak lekua adierazten du. Baina jada «Beziara», «Ibergoien», eta horrelako hainbat izen sortu zirenean, esan nahi du onomatopeiak elkartuz hizkuntza sistema konplexu egiten joan zirela.
Une hori da euskara sortu zenekoa. Baliteke kultura hori lehenago beste nonbait izatea eta kromagnonekin etorri izana Euskal Herrira. Edo baliteke bertakoek kultura neanderthala nahiko aurreratua izatea, hizkuntza barne.
Izarrak mitoei lotuta zeuden zibilizazio hartan.
Andereak oso protagonismo handia izan zuen sinbologian eta mundu ikuskeran. Lurra bera andere modura irudikatu zuten orain dela 25.000 urte, gutxienez. Ilargia ere anderetzat zeukaten, eta eguzkia ere, amandre gisa.
Geroago aitaren sinboloak nagusitu ziren. Europa osoan klima aldaketa handi bat izan zen, lehorte izugarria, orain 6.000 edo 7.000 urte. Migrazio handiak izan ziren, eta indoeuroparrak etorri ziren Europa osora, aldi diferenteetan. Haien sinbologia erabat ezberdina zen, aitarengan oinarritua. Euskal Herrira askoz beranduago iritsi ziren, eta horregatik gorde ditugu indoeuroparra ez zen kultura hartako aztarna gehiago.
Garai hartako kulturak eraginik ba al du egun?
Antzinako euskaldunek, sinbolismo eta mitoekin errealitatea interpretatzen zuten. Orain saia gaitezke guk dugun zientzia eta jakintza, haien sinbolismoan zeuden gauza positiboekin uztartzen.
Gure mitologiatik zer ikasi asko dago: naturarekin sinbiosia, esaterako. Mitologiak ez zuen bereizten natura eta naturaren kontra kultura egiten duen gizakia. Ona eta txarraren manikeismorik ere ez zegoen. Denok dugu onetik eta txarretik puska bat. Eta kausa soziala ere nabarmentzen zuten mitoek: haur bat hiltzen zenean, edo zorigaiztoko zerbait gertatzean, gizartean bilatzen zizkioten kausak. Egun gertatzen diren hondamendi asko gizakiak sortuak direnez, ez letorke gaizki kontuan hartzea zein diren kausa sozialak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: