a) Zertan datza euskal sena?
Ez dut ulertzen euskal sena edo nortasuna inoiz aldatzen ez den esentzia abstraktu gisa. Historian zehar alda daiteke eta aldatzen da, ikusiko dugunez. Bestalde, alderdi negatiboak ere aurki daitezke, jakina, baina hemen euskal jendarte justuago bat eraikitzeko baliagarri izan daitekeena hautatuko dugu. Gaur egungo etapa kapitalista eta patriarkalari aurre egin diezaiokeen euskal sena (Ortiz-Osesek “euskal inkontziente kolektiboa “ deritzo).
Non aurkitzen da berau? Zeintzuk dira nortasun horren sustraiak?
Lehenik eta behin, indoeuroparren aurreko Europa Indigena delakoa. Geroago, horren aztarna edo arrasto diren Euskal Mitoa, Zuzenbide Piriniarra eta Forua, euskal komunalismoa, emakumeak euskal gizartean izan duen protagonismoa, lurraren eta naturarekiko lotura eta atxikimendu materiala (euskal materialismoa), euskera eta folklorea, inposatutako sistemaren kontrako hainbat heresia eta intsumisio…
Hori dena aurkituko dugu Euskal Herriaren historian zehar.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: