o) Aurrera begira zer?

Naberan 1582010811079 Naberan | 2020-02-18 08:44

Egungo egoeraren balantzea osatzeko, herri mailan bizirik dirauten arloak ere aipatu behar dira: - Era guztietako jarduera kolektiboak eta herri mugimenduak, komunitate sena bizirik dagoen seinale. - Auzoa, auzolana eta batzarra, lehengoaz bestelako testuinguruan, jakina. - Era guztietako errebindikazio eta borrokak, intsumisio sena bizirik dagoen seinale. - Emakumearen ahalduntze-mugimendu hazkorra, indarrean dagoen patriarkatuaren eta matxismoaren aurrez aurre; baita Pentsionisten mugimendua pentsio duinen alde. - Azken 100 urteotan nazio kontzientzia eta erabakitzeko eskubidearen aldarria hedatu egin da populazio zati batetara. - Era berean, elkartasun internazionalista sortu da, herri zapalduekiko, migratzaileekiko, etab. - Euskerak eta euskal kulturak bizirik diraute, nekez baina.
Euskerari dagokionez, jende askok ikasi du euskara eta ulertu egiten du, baina erabilera dezente makaldu da azken mende honetan. Gure eginkizunen artean, euskararen erabilpena sustatzeaz gain, “hika” tratamendua berreskuratu eta bultzatzea legoke, goian azaldutako inplikazioengatik.

Euskal kulturari dagokionez, euskaltasuna orobat noraezean aurkitzen dela esan berri du J.A. Urbeltzek. Arrazoi duela uste dut. Izan ere, arte mailan adibidez, identitatea baino espektakulua lehenetsi da. Oteiza vs. Guggenheim.  
Bada sasoi onean dagoen arlorik ere, adibidez bertsolaritza. Eta oso garrantzitsua, euskararen aldeko herri ekimena.
Hortxe da euskal identitatearen aurkako erasoa ere (Iruña/Veleia lurperatzea, “euskara berantiarraren” kanpaina mediatikoa..)
11  
Kontua da kultura indoeuropar ahalguztidunak setiatuta daukala euskal kultura gutxitua, baina bada erresistentzia ere.
Hizkuntz eta kultur aniztasuna, berez aberasgarria da. Gure kasuan ez da hori arazoa. Gazteleraren eta frantsesaren erabateko nagusitasuna da arazoa,agerikoa baita horien aldeko diglosia.  
Beraz, azken ehun urteotan euskal gizartea, kultura eta pentsaera funtsean aldatu dira. Konklusio gisa, euskal gizarteak, oro har, kristau aurreko eta indoeuropar aurreko zibilizazioa baztertu egin du, dela errepresioak horretara behartu duelako, dela “kontu zaharrak” direlakoan bizkar eman diolako  edota Memoria galdu duelako, euskal sena mantentzeko ezinbestekoa den memoria.
Halere, jatorrizko kulturaren txingarrak geratzen dira, ikusi dugunez. Txingarron gainean erregai egokia ezarri eta su ederra isiotzean dago gakoa.  


Utzi iruzkina: