j) Herri kultura eta folklorea eta k) Naturaren ezagutza eta Lurrarekiko atxikimendua
j) Herri kultura eta folklorea
Bata zein bestea oso aberatsak ditugunez, aparteko kapitulu bat beharko lukete. Bertsolaritza eta kantua, Maskaradak eta Inauteriak, solstizioko errituak, Dantzak… Azken atal honi buruz, nabarmentzekoa da J.A. Urbeltz jaunaren lan eskerga: Bere lehen liburua (1994): “Bailar el Caos. La danza de la Osa y elsoldadocojo: Sobreaspectossimbólicos de lasdanzasvascas”
k) Naturaren ezagutza eta Lurrarekiko atxikimendua
Nafarroa konkistatu ondoren, milaka lagun, gehien-gehienak emakumeak, erre zituen Inkisizioak 1540 eta 1700 bitartean. Sendagileak, emaginak, sendabelarretan, botanikan eta alkimian adituak. Naturaren ezagutza sakona zuen jendea, sorgina hitza deabrututa geratu zelarik.
Naturaren zikloak eta Lur bizi-emailea halako intentsitatez ospatzen.zuen andere-arauzko zibilizazio hura berreskuratzea besterik ez daukagu, katastrofea ekidin nahi badugu. Horixe da gaur egun gizateriaren erronka, zeren kapitalismoaren eta patriarkatuaren botere suntsitzaileak sortu baitu arazoa, eta badakigu arazoa sortzen duenak nekez konpontzen duela hura. Halere, badirudi gaur egungo jendartea kontzientziatzen ari dela klima-aldaketaz, ingurumena pozoitzeaz, gerren injustiziaz, migrazio masiboen miseriaz.
Asko hitz agin dugu Jainkosez, Andereaz eta abar, Baina horiek ez dira besterik Naturaren indar kosmikoen irudikapenak baino. Sinbologia horrek guztiak naturari eta bizi-zikloei arreta berezia ematen zien zibilizazioa azaldu digu. Ez al horixe, hain zuzen, bizitzen jarraitzeko behar duguna?.
Naturarekiko begirune eta enpatia hura berreskuratu beharra dago, emakumearen ahalduntzearekin eta intsumisioarekin batera..
Jarrera orokor horrekin batera, ezinbestekoa dugu lurraldearen, komunitatearen eta auzoaren kontzeptuak biziberritzea, horiexek baitugu gertatzen ari denarekiko defentsa eta intsumisiorako esparru naturalak.
Naturaz esandakoarekin batera, emakumearen ahalduntzea dugu ezinbesteko, gizateriaren erdia ezin daitekeelako izan jopu, eta, gainera, aldaketarako indar erakarle izan daitekeelako.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: