l) Intsumisioa

Naberan 1582010811079 Naberan | 2020-02-18 08:43

Ez digute irakatsi, baina intsumisioaren memoria sakonak bezain etengabeak elikatzen du euskal sena. Erresistentziak eta errepresioak markatutako herria gara.
Batetik bagaudak daude, II. mendetik V. mendera jauntxo handien eta Erromatar inperioaren aurka altxatu ziren nekazari-talde txirotuak. Bagaudeen matxinada nagusia V. mendearen lehen partean izan zen, Euskal Herriko lurraldeetan ere, harik eta Nafarroan garaitu zituzten arte. Bi mende eta erdi iraun zuen matxinada!
Bestetik,  XVI. mendean, Durangoko heretikoak, fratricelloen doktrina komunistak aldarrikatzen zituztenak, eta “jaio eta hiltzea besterik ez dago”  esaten zutenak.
Bitartean, historia ofizialak jaso ez dituen hainbat desobedientzia eta intsumisio izango ziren. Jaso dituenen artean, Gatzaren altxamendua (1631-34) Bizkaian eta Gamazada (1893-94) Nafarroan. Gure garaian, Espainiaren zerbitzurako soldadutza amaitzea lortu zuen intsumisioa, eta geroztik, etengabeko borrokak ezagutu ditugu arlo guztietan: frankismoaren kontra, euskal presoen alde, murrizketen kontra, esklabo-lanaren kontra, pentsio duinak eskatuz, Emakumeen Martxa eta abar.  


Utzi iruzkina: