c) Zibilizazio zabala

Naberan 1582010811079 Naberan | 2020-02-18 08:36

Ekialdeko Europan azaleratu duten “Antzinako Europa” hori ez da mugatzen eremu horretara, baizik eta inbasio indoeuroparren aurretiko Mendebaldeko Europa ere barne hartzen du. Lotura estua dauka alde honetan 2700 urte iraun zuenmegalitoen kulturarekin, Irlandatik Italiara eta Eskandinaviatik Portugalera, Euskal Herria bete-betean hartuz. Izan ere, lehenbizi Eki Europan azaleratu zena, orain Frantzian (Loira, Oise, Lot, Rodano bokalean) eta beste leku batzuetan ageri da, eskultura batzuk estiloan ere Eki Europakoen antzekoak direlarik (HenriDelporte: L´image de la femmedansl´artprehistorique).  
Beraz, orain arte zibilizazio hori zenbait leku isolatutan (Kreta, Troia) gertatu zela uste izan den arren, Europa osoan zehar hedatuta zegoen; harreman oso estuak zeuden herri ezberdinen artean, mundu sinboliko bera partekatzen baitzuten. Eta Europa txikiaren haraindi begiratuz gero, Jainkosaren kultura hura nonahi ageri da: Nammu jainkosa gorena Sumerian (ura sortzen duena eta Ur hirian gurtzen zutena),Ua-Zit eta Isis Egipton,  Quetzalcoath Mexikon,  Danu eta Kali  Indian, Kuan Yin Txinan, Stara Baba Siberian, etab.
Euskal Herriari dagokionez, hona hemen Gimbutasekberak dioena: “Euskera Mendebal Europaren antzinako hizkuntzen erlikia bat da, prerromanikoa ezezik preindoeuroparra. Azken 3000 urteetako kultur inbasio eta eraginei eutsi ahal izan dien hizkuntza autoktono bakarra (…) Jainkosaren erlijioak, ilargi egutegiaren erabilpenak, amaren ildoko ahaidetasunak eta emakumeek lurlantza beren esku hartzea XX. mende hasieraraino iraun zuten hemen (…)
3  
Euskal lege-sistema autoktonoan ez zitzaion ematen gizonezkoari emakumearekiko lehentasunik.” (MarijaGimbutas, CivilizationoftheGoddes, 1993.
Azken hiruzpalau milurtetan beste haize batzuek jo duten arren – patriarkatua, etengabeko gerra eta arpilaketa-, aurretiko hainbat milurteetako bizipenak ezin erraz ezabatu kultura indoeuroparren eragina berandu edo ahulago iritsi zen lekuetan: Kreta, Sardinia, Lituania, Irlanda, Eskozia… eta Euskal Herrian. Hemen eragin horrek luze iraun izan du, batik bat XVI. mendera arte, Nafarroaren konkistara arte, eta zenbait arrasto ia gaur egun arte.


Utzi iruzkina: