i) Euskera

Naberan 1582010811079 Naberan | 2020-02-18 08:41

Euskal pentsamendua edo sena edukia transmititzen digun tresna nagusi eta ezinbestekoa da. Bera barik euskal senaren eraikina hondoratu egingo litzateke. Ikuspegi askotatik azter daiteke bera.

Filosofia aldetik, espazio-denboraren pertzepzioa une/gunehitzek adierazten dute zientifikoki: gauza bera dira, baina ez guztiz: denbora espazioan gauzatzen da. Bestalde, ur/urte, egu/negu eta horrelakoek batasun kosmikoa bere ñabardurekin adierazten dute, adibide batzuk jartzearren.  

Goian landu dugun arloari atxikiz, euskeraren egiturak, inguruko hizkuntzenak ez bezala, parekidetasun desberdindua esleitzen die andre nahiz gizonari: hika tratamenduan, senidetasuna izendatzean, etab. Hika tratamenduari dagokionez (aizak/aizan), zuzentzen gatzaizkion pertsonaren generoa adierazten digu,  bata edo bestea diskriminatu gabe. A.M. Lagardek oso azterketa sakona egiten du gai honi buruz: gizarte gilanikoa islatu eta gauzatzeko tresna komunikatiboa den hitanoa  galtzeak gure sen kolektiboari egiten dio kalte zuzenzuzenean.

Senideak izendatzeko orduan, ama hartzen da erreferentziatzat  -BA atzizkiaren bidez (osaba, izeba, neba, arreba, etab.), M.Carmen Basterretxeak azaltzen duenez (“Euskal Herria, kultura matrilineala”).  
Ilargi-egutegiari dagokionean, berriz, ilargi faseak (astelehen-astearte-asteazken, egun bereziak (ilena, egubakoitz, irakoitz) eta ilargibeteko laurrena(larunbata):eguazten-eguenbariku-igande) izendatzeko hitzak ditugu; eguzki-egutegia eta 7 eguneko astea (semana) inposatu zenean, ordea, 15 eguneko ilargi-zikloa (astea) izendatzen zuten hitzak lekuz kanpo eta esangurarik gabe geratu dira, eta batzuk desagertu (“Antzinako euskaldunen ilargi egutegia”. J.Naberan).  

Baten batzuk diote euskera galdu den lurraldeetan ere kontserbatzen direla kultur edukiak. Zenbateraino, ordea? Eta noiz arteino? Ziur euskerarik gabe zeharo pobretuko litzakeela gure kultura. Eguzkia ere ez litzateke jada Amandre izango. 


Utzi iruzkina: