e) Ama Birjinaren kasua eta

Naberan 1582010811079 Naberan | 2020-02-18 08:38

e) Ama Birjinaren kasua
Hemengo antropologo batzuek “Birjinaren kasua” aipatzen dute, sinbolo femeninoak erabili arren gizarte patriarkala gertatzen dela argudiatzeko. Egiaz, Ama Birjinaren debozioak garrantzi itzela hartu izan du, nahiz eta Miriamen pertsonaia ez duten nabarmentzen ez Ebanjelioek ezta hasierako Kristianismoak.  Zergatik promozio unibertsal hori? Nire ustez argi dago: leku bakoitzeko Ama Birjinak jainkosa autoktonoa ordeztu du: Horrela adibidez, Mexikoko Ama Tonantzin Guadalupeko Birjinak ordeztu zuen, Hego Amerikako PachamamaLujango eta gainerako Ama Birjinek, Kanarietako jainkosa gorena,

 

 

 

 

 

 


Ez diot deitzen  matrilineala ere, ama-ildoko oinordetza edo ondorengotza adierazten duelako bakarrik, hau da, lehentasuna amaren senitartekoek izatea, emakumezko zein gizonezko izan. Matrilineal eta patrilineal hitzak barruti sozio-juridikora mugatzen direla dirudi, eta hori baino askoz eremu zabalagoa hartzen du Anderearen zibilizazioak.  
Azkenaldian matrizentrismoa, matrismoa…deitzen zaio. Halere, bada arazo bat, hots,matri-  erroak emakumea irudikatzeko bi tradizio handietatik bata bazterrera uzten duela: aurrehistoriako Jainkosa Damarena eta euskal mitologiako Mari Anderearena, hain zuzen ere. Gure mitologiako pertsonaia nagusia Dama edo Anderea baita, batzuetan onbera eta beste batzuetan bihurria, nahiko androginoa, baina inondik ere ez ama klasikoa.        
Horregatik deitu diot hemen Andere-arauzko zibilizazioa edo kultura horriAnderearen zibilizazioa.
Besta aukera bat gizarte parekidea, simetrikoa deitzea da, generoaz ari garela adituz gero.
Azkenez, bada izen bat, jada erabiltzen dena eta oso egokia deritzodana: gilanía, gizarte gilanikoa, grekozko hitzez osatua: guiné  (andra) eta anér (gizona), gehi “l” link gisa. Gauza bera litzateke “androginoa”, baina hau sexuari soilik lotu ohi zaio, hermafrodita izaera adierazteko. 


Utzi iruzkina: