d) Anderearen zibilizazioa
Arrasto horietariko bat Mariren (Dama, Saindiaedo Anderearen) mitoa da.
Gure Andere edo Señoriek “jainkosa” pre-indoeuroparra gogarazten digun izaera du, nahiz eta Mariri ez zaion deitzen inoiz “jainkosa”. Lehenik eta behin, emakume gisa aurkezten zaigu, osagai maskulinoak ere barne hartzen dituela (Sugaar, aharia, akerra, zaldia…). Hauen ernalkuntza indarraz baliatzen da naturaren bizi-adurra sortarazi eta berriztatzeko etengabe. Saia eta erroia ditu mezulari, eta Arbola gisa ere ikusi izan da. Hau da, ar-eme printzipioen batasuna adierazten du, baita natura gobernatzen ere, neolitoko Basabereen Dama bezalaxe. Gainera, Kosmos osoa gobernatzen du, zeren kobetan bizi arren, Ortzia ere zeharkatzen du argi eta suz, kometak, ilargiak eta eguzkiak bezala.
Neolitoaren ikertzaileek baieztapen garrantzitsu hau egin dute: jainkosa neolitikoaren irudia nekazaritza garaian nahiz nekazaritza aurrekoan metaturiko ezaugarriez osatuta dagoela. Izan ere, hala jainkosa neolitikoa nola gura Andereak, emakumea irudikatzeko bi tradizio handietatik edaten dute.
Tradizio bata da Amandrearen irudikapena, paleolitoko “venus” delako estatuatxoen ildokoa (duela 25000), horrelako milaka aurkitu delarik Akitaniatik Siberiaraino. Estatuatxo horiek amatasuna edota ugalkortasuna adieraziko lukete.Amandre bai deitzen diogulaIlargiari eta Eguzki Amandrea, baina ez zaio egokitzen Mari Andereari; Mariren irudia ez da ama onbera eta samurrarena. “Mari Kobako” ez da urrunetik ere ama tipikoa; aldiz, “MaterTerribilis” dirudi gehienbat, harpeetako zein lur barneko jainkotasun guztiak bezala; edota Hekate/Artemisa, bizitzaren aurkia eta alderantzia (edozein modutan ere, ez du eskatzen inoiz giza- edo animalia-sakrifiziorik; gehienez ere, harri-koskorrak botatzen zaizkio leizera, kalterik azalera ez dadin).
Bigarren tradizioa Madaleine aldiko pinturen ildokoa da (duela 15000): animaliekin nahasturiko Anderea, Izturitze kobako bisontea eta anderearen pintura, adibidez. Hauxe da Mariri nahiz neolitoko “Basabereen Damari” dagokien irudi tipikoa. Horrez gain, Mariren bigarren ezaugarria, onaren zein gaitzaren sortzailea izatea da, “Ilargi Jainkosa” preindoeuroparraren antzera, bere aurpegi positibo nahiz negatiboarekin. Marik berdin egin dezake on zein kalte, artaldea babestu nahiz ekaitza eragin.
Beraz, Anderea, naturaren irudikapena besterik ez denez, jatorrizko euskal pentsaeran ez da ageri Naturaren irudi bukolikorik. Naturarengandik onena nahiz txarrena espero daiteke. Egiaz, pentsaera horrek indar handiagoa hartuko duelakoan nago, Natura gero eta izugarriago bihurtzeko bidean baitoa/baitaramagu.
Bestalde, gure Anderea ez da jainko maskulinoa erakarri behar duen jainkosa tipikoa, zeren, eme-printzipioa ez ezik, ar-printzipioa ere bere baitan duelako, zenbait irudi androgino piriniarrek erakusten duenez. MarijaGimbutasek, jainkosa neolitikoaz zera dio: “Hasieran androginoa zen, falo formako lepo luzearekin; bisexualtasun jainkotiar horrek haren botere
4
absolutua nabarmentzen du. Bere tasun maskulinoen bereizketa duela VI milurteko uneren batean gertatu zen”. Orduan gertatuko zen Maju, Mariren gizona, Marirengandik bereiztea, beharbada aitzur-nekazaritzatik golde-nekazaritzara igarotzean (lehenbizi Mesopotamia aldean, duela 5500 inguruan.
Azkenez, zenbait ondorio filosofiko: - Marik natura oro har eta naturaren drama irudikatzen du;aldiz, mito indoeuroparrean idolo maskulinoa da eredu, gurtza, sakrifizioak eta gerla eskatzen dituena (heroi gerlaria, gerra-aizkora…ageri dira erruz) artean nahiz aztarnategi arkeologikoetan. Eta jainkoak, Odín gerrarena, Thor ekaitzarena, Mitra apaiza eta Varuna gerlaria, Zeus tximista eta justiziarena…) - Marik natura bere horretan den bezala irudikatzen duenez, ona zein txarra asumitzen ditu. Ez dago Ona/ Txarra manikeismorik. - Horrez gain, kontrarioak barne-hartzen ditu, dogmatismoak egiten ez duena, Anuntzi Arana antropologoak azaltzen duenez (Orozko haraneko kondaira mitikoak (EHU) - Bestalde, euskal mitologian ez da agertzen naturaz gaindiko izaki edo eremurik. Mari bera ez da naturaz gaindikoa; giza gatazkek sortua izan daiteke, baina ez naturaz gaindikoa. Gure jatorrizko mitoan naturaz bestelako izakiak (preternaturalak) ageri dira -lamiak eta abar-, baina ez naturaz gaindikoak (sobrenaturalak). Horregatik ez diogu deitzen Jainkosa, Andere baizik. Erlijio kristauak eta islamak, ordea, naturaz gaindiko izaki eta eremua dute oinarri eta ardatz.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: